Berrikuntzako ekosistemak
2020ko iraila
[vc_row css_animation="" row_type="row" use_row_as_full_screen_section="no" type="full_width" angled_section="no" text_align="left" background_image_as_pattern="without_pattern"][vc_column][vc_column_text css=""]
2030 IKUSPEGIA / ERRONKAK
Datozen 2020-2030 urteetarako,
ikuspegi estrategiko argia behar da. Estrategia komun argi bat zehazteko, helburu gauzagarriak eta epe labur, ertain eta luzerako helburuak ezarri beharko dira. Gainera, nolabaiteko malgutasun-tarte bat beharko da horietan. Ikuspegi estrategiko horrek ahaleginak ardazteko, norabide berean lan egiteko eta
eskualde mailako lehiakortasun handiagoa sortzeko balio behar du.
Espezializazioko maila handia duten sektoreak garatzea funtsezkoa izango da kanpoko merkatuan lehiakorrak izatea lortzeko unean. Nazioarteko testuinguru batean Nafarroa bezalako eskualde txiki baterako posizio lehiakor bat lortzeko helburuarekin, beharrezkoa da ahaleginak ardaztea eta espezializazioko maila handia garatzea arlo txikietan, nazioarteko merkatuan lehiatu ahal izateko.
Tokiko lankidetza ezinbestekoa izango da lehiakortasun globala, sektore barneko lankidetza eta sektore arteko lankidetza lortzeko. Hau da, sektore bereko eragileen arteko lankidetza gero eta hedatuagoa dagoen bitartean, 2020-2030 aldiak aukera emango du sektore desberdinetako eragileen arteko sinergiak sortzeko. Sektore arteko sinergia horiek eskualdeko lehiakortasun handiagoa eragingo dute.
Laburpeneko bideoa ikusi[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]