Proyectos colaborativos

Zientziari eta Teknologiari buruzko Foru Legearen hitzaurrean jasotzen denez, “Arlo desberdinetan ikerketa, garapena eta berrikuntza (I+G+b) sortzea, zabaltzea eta aplikatzea funtsezkoa da Nafarroaren aurrerakuntzarako. I+G+b-k oparotasuna areagotzen du, bizi-kalitatea hobetzen du eta sorkuntzazko konponbideak ekartzen ditu gure gizarteak dituen desafio nagusietarako”.

Nafarroako Gobernuak finantzatutako elkarlaneko I+G proiektuen deialdian, ikerketa-zentro, zentro teknologiko eta unibertsitate guztiek parte hartzen dute eta, 2022tik aurrera, baita SINAI sistemako I+G+b enpresa-unitateek ere. Horietan guztietan, SINAI sistemako bi ikerketa-taldek edo gehiagok elkarrekin sortzen dute ezagutza.

Proiektu horiek guztiak koordinatzen dituen erakundea da ADItech eta, 2020tik aurrera, lankidetza-proiektuak gizarteari jakinarazteaz arduratzen da, komunikabideekin (prentsa, irratia eta telebista) egindako hitzarmenen bidez.

Gainera, ADItech erakundeak aukera ematen dizu 2016. urteaz geroztik Nafarroan egin diren lankidetza-proiektuen bilduma osoa hemen eskuratzeko.

Gehiago jakin nahi baduzu, jarri harremanetan ADItech erakundearekin.

Proiektuen bilatzailea

Deialdia

Gaia

Agenteak

Espere...

X