Sistema koordinatzailearen ikuspegitik, helburua da ikuspegi partekatua izaten laguntzea eta XXI. mendeko zientziarekin dugun harreman baterantz aurrera egitea.
Horretarako, zientziaren gizarte-, ekonomia eta ekoizpen-, etika- eta politika-kudeaketa arloko dimentsioei ere erreparatu nahi zaie, besteak beste, zientzia bultzatzeko eta aberasteko palankak eta mekanismoak identifikatu ahal izateko, ahalik eta modu eraginkorrenean.
ADItech-en ekimen honek Nafarroako Gobernuaren babesa izan du hasieratik, eta bigarren edizio honetan, gainera, Zientzia eta Teknologiaren Espainiako Fundazioaren (FECYT) – Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren lankidetza ere badu.