2019az geroztik, I+G+b arloko Nafarroako Sisteman (SINAI) genero-dimentsioa txertatzeko lanean ari gara, Nafarroako Gobernuaren I+G+b arloko genero-berdintasunerako estrategiaren eta Europako Ikerketa Esparruaren (European Research Area) berdintasun-estrategiaren ildotik. “Genero-dimentsioak” bi arlo osagarri eta beharrezkotan gauzatzen ditugun ekintza guztiak hartzen ditu barne; esaterako, “Genero-dimentsioa kontuan hartuta egindako ikerkuntza”n kontzientziatzea eta “SINAIko emakume zientzialariak” ikusaraztea.