Tecnociencia Azoka 2021: Eman izena

Tecnociencia Azoka 2021: Eman izena

STEM Planetak ikasturte bukaeran Tecnociencia Azoka antolatzen du, ikasturtean zehar ikasle, irakasle edota erakundeek prestatu  dituzten zientzia ete teknologia proiektuak ezagutarazteko. STEM gaietan interesa duten pertsonen sarea sortzea bilatzen du Tecnociencia Azokak, STEM bera zertan datzan publikoari erakusteko tresna gisa. 

COVID19 delakoaren ondorioz, 2020an Tecnociencia Azoka beste modu batera egin zen, eta “proiektuen plaza birtuala” sortu zen. 2021ean, gure plaza birtualean proiektuak batzen jarraituko dugu, eta horietako batzuk standetan aurkeztuko dira Navarra Arenan, ekainaren 26an, Science Ekaitza ekitaldia laguntzeko.

BIDALI ZURE PROIEKTUA!

Aurkezten den lan bakoitzeko fitxa bat sortuko dugu. Modu horretan, aunitzen ekitaldi bakarrean aurkeztu ohi diren proiektuak gure webgunean modu iraunkorrean agertuko dira. Ikus itzazu 2020an aurkeztutako proiektuak

Fitxa hauek inspirazio gisa erabili ahalko dira 2020-2021 ikasturtean lan berriak sortuko dituzten ikastetxeentzat, talde berriek lan horiek ezagutuz, dokumentazio gisa baliatu ahalko dituztelako proiektua bera hobetzeko edo eraldatzeko, eta bide horretan, sarea sortuz.

Proiektuen fitxak jasotzeko epe-muga: maiatzaren 27aosteguna, 12:00etan. 

 

Tecnociencia 2021 erakusketa – Nafarroa Arena

Navarra Arenan ekitaldi presentziala eginen da, ekainaren 26an, 10:00etatik 14:00etara. Proiektuak aurrez aurre aurkeztu nahi dituzten taldeek/ikasleek nahi hori adierazi behar dute formularioan -kontuan izan standa 06/25ean muntatuko dela goizez-. Leku-kopurua dela eta, antolakuntzak jasotako proiektu birtualen artetik Teknozientzia Erakusketara joango direnak hautatuko ditu. 12 urtetik aurrera.

 

BIDALI ZURE PROIEKTUA HEMEN



X