ADItech

ADItech irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatua da, 2014an sortua. Bere eginkizun nagusia Nafarroako I+G+b Sistema (SINAI) koordinatzea da, sistemako eragileen arteko lankidetza sustatuz eta Nafarroan zientziaren, teknologiaren eta enpresaren arteko harremana dinamizatuz.

2020az geroztik, ADItech SINAIren erakunde koordinatzaile gisa egiaztatuta dago, Zientziari eta Teknologiari buruzko 15/2018 Foru Legeak esleitzen dizkion eginkizunak betez.

ADItechen jarduerek Nafarroako Gobernuaren finantzaketa dute.

  • SINAIko eragileen arteko koordinazioa eta harremanak sustatzea.
  • SINAIko eragileen arteko lankidetza-hitzarmenak bultzatzea.
  • Datu-basearen eta erabilera partekatuko azpiegituren sistemaren kudeaketa.
  • SINAIko eragileen ebaluazio-prozesuaren antolaketa.
  • SINAIren bikaintasuna hobetzen laguntzea.
  • SINAIko eragileen I+G+b argitalpenen eta proiektuen biltegiaren kudeaketa.
  • Eragileen arteko lankidetza- eta transferentzia-proiektuen koordinazioa.
  • Administrazio publikoek eskatzen dituzten kudeaketa-estandarretara egokitzea.
  • SINAIn berdintasun-neurriak betetzen direla zaintzea.
  • Enpresa-mailan I+G+b sustatzea.
  • Enpresek SINAIri buruz duten ezagutza hobetzea.
  • SINAI nazioartean dinamizatzea.
  • Nazioarteko joerekin lerrokatzea.
  • Gizarteak SINAIri buruz duen ezagutza hobetzea.
  • Dibulgaziozko sari eta ekitaldien antolaketa.
  • Zientziaren eta teknologiaren arloko prestakuntza sustatzeko lankidetza.

Enpresa honek Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza bat jaso du, lehiakortasuna hobetzeko laguntzen 2024ko deialdiaren babesean.

X