Pulbimetalurgia metalen konformatu-prozesu bat da, non hautseztatutako metaletik abiatuz trinkotze-prozesu bat gauzatzen baita, atmosfera eta tenperatura kontrolatuko baldintzetan. Etengabeko bilakaeran den esparrua da, propietate optimizatuak dituzten material metaliko berriak garatzeko aukera ematen duena, hainbat prozedura erabiliz. Bere propietate bakanak direla medio, material horiek punta-puntako sektore ugaritan aplikatu daitezke, esate baterako, automobilgintzaren sektorean. Horrela, askoz ere arinagoak eta erresistenteagoak diren material berriak gara daitezke, beste aukera askoren artean, ibilgailu elektrikoen efizientzia eta funtzionaltasuna hobetzen laguntzeko zein ibilgailu horiek merkatuan hobeto kokatzeko. Adibide batera, material berri arinago eta erresistenteagoek egungo ibilgailu elektrikoen efizientzia edo baterien errendimendua hobetuko lituzkete. Horrek, zuzenean, gaur egun erregai fosilekiko dagoen mendekotasuna gutxiagotuko luke.
Haatik, pulbimetalurgiaren teknikak baditu zenbait muga, esate baterako, purutasun eta kostu handiko materialak erabiltzea, banantze-prozesuak izatea, fase kristalino ugari izatea, jabegabeko kopuru handia sortzea edo propietate mekaniko egokiz hornitutako material konplexu eta homogeneo jakin batzuk lortzea eragozten duten konposatu konposatu interstizialak eratzea. Horregatik, REDUCENANO 2.0 konposizio optimizatu ezberdineko proiektuak nanopartikula metalikoak lortzea ahalbidetiko balio anitzeko teknologiaren garapena izan du ardatz, pulbimetalurgiaren esparruan erabiltzeko, ibilgailu elektrikoa bultzatzeko aukera emango duten nanomaterial berriak garatzeko xedez. Horretarako, nano-oxido metalikoetatik abiatu da eta murrizte-prozesu eraginkorrak garatu dira.

Helburu horiek erdiesteko, LURREDERRA-k eta NUP-ek honako helburu hauek ipini dituzte mahai gainean:
➢ Nanoegituratutako oxido metalikoen ekoizpen-metodoa birdoitzea, lortu asmo den konposizioaren egiturazko banaketa egoki batekin, burdina, nikel, aluminio eta magnesioko sistemetan barneratutako formulazio espezifikoen ekoizpena osatuz Flame Spray Pyrolysis (FSP) teknologiaren bidez.
➢ Murrizte-prozesu eraginkor eta iraunkorrago berriak garatu, ebaluatu eta baliozkotzea, metalurgiari begira propietate hobeak dituen lehengaia lortzeko bidea zabaltze aldera.
➢ Pulbimetalurgia-prozesuan erabiltzeko lehengaia eskuratu eta prestatzeko prozesuen kostuak murriztea; sektorean errazago erabiltzea ahalbidetuz.
1. irudia: Prozesuko zenbait fase, FSP bidezko oxidoaren sorrera eta labe bidezko piezen konformatua barne
Reduce-Nano2.0 proiektua garatzeari esker, proiektuko bazkideen arteko harremanak are gehiago estutu dira. Horrela, proiektua modu bikainean garatu ahal izan da, hainbat prozesu diseinatu eta optimizatuz, esate baterako i) oxido metalikoetan oinarritutako nanopartikulen ekoizpena FSP teknologiarekin; ii) ligninetan oinarritutako eragile murriztaileen erauzpen eta garbiketa edota ii) FSP bidez ekoitzitako nanopartilen murrizketa ligninak edota eragile urgarriak erabiliz murriztaile gisa. Prozesuen zein lortutako produktuen gainean kontrol eta ezaugarritze sakona eginez, ingurumen-inpaktua ere ebaluatuz.
Horregatik, proiektuaren balorazio teknikoa oso asebetegarritzat jo daiteke, izan ere, egindako jarduerei esker, alde batetik, oxido metalikoetan oinarritutako nanomaterialen ekoizpena eta ezaugarritzea osorik burutu ahal izan da. Beste alde batetik, era berean, eragile murriztaile modura erabil daitezkeen ligninak eskuratu eta ezaugarritzeko prozesu bat diseinatu eta hobetzea lortu da. Azkenik, oxido metalikoetan oinarritutako nanomaterialak eta ligninetan oinarritutako eragile murriztaileak erabiltzeari esker murrizte-prozesu kimikoak diseinatu eta hobetu ahal izan dira, intereseko nanomaterial murriztuak lortzeko. Modu gehigarrian, murriztutako materialekin probetak konformatzeko esperimentuak gauzatu dira, maila handiago batean. Finean, proiektuaren kontzeptua baliozkotu da piezak eraldatu eta sortzeari dagokionez.
Horrela, erdietsitako emaitzek aukera ematen dute propietate berriko material metalikoak lortzeko ikerketa-ildo honetan lan egiten jarraitzeko.
