Multificon


Eraginkortasun handiko nanoaurkikuntza multifuntzionalak lurrunkorrak deskontaminatzeko eta substratu porotsuak babesteko.

 

Esteka interesgarriak:

ARGITALPENAK

Artículos científicos

  • Tena-Santafé, V.M.; Fernández, J.M.; Fernández-Acevedo, C.; Oroz-Mateo, T.; Navarro-Blasco, Í.; Álvarez, J.I. Development of Photocatalytic Coatings for Building Materials with Bi2O3-ZnO Nanoparticles. Catalysts 2023, 13, 1412. https://doi.org/10.3390/catal13111412

 

PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKITEA

MULTIFICON proiektuaren helburu nagusia airearen arazketa da. Zehazki, arazketa hori modu pasiboan lortzeko ahalegina egin da, aurretiaz eraikitako egiturak aprobetxatuz (esate baterako, eraikinetako fatxadak edota monumentuak; oro har, eraikuntza-elementuak), horien gainean propietate hidrofobikoak emango dituen (ura eta hezetasuna aldarazteko) babes-estaldura bat aplikatzeko, material fotokatalizatzaileekin batera, eguzkiaren argiaren ekintzari esker, atmosferako kutsadura garbitu eta auto-garbiketarako propietateak sorraraztekoak; modu horretan, materiala garbi denbora luzeagorako mantentzea lortuz.

MULTIFICON proiektuko emaitzen barruan, produktu bakarrean, bilatzen ziren propietate guztiak jasotzen dituen formulazio bat eskuratzera iristea nabarmentzen da; hau da, substratuaren babes hidrofobikoa, airea arazteaz arduratzen den materia aktiboarekin batera. Gainera, aire bidezko hautseztatze-pistola batekin aplikatzen oso erraza den formulazio bat prestatu da. Horrek dagoeneko eraikita dauden harrizko egitura ezberdinetan erabiltzea ahalbidetzen du.

Proiektuan zehar gainditzea lortu den erronka handiena nanopartikula aktiboak gainestaldurarekin bateragarri egiteko premia izan da. Horrela, dispertsatzaile edota dosi ezberdinen erabilera aztertu da, konbinazioa egonkorra izatea lortu arte; eta nanopartikulak gainestaldura barruan sartuta egon arren, horiek bilatzen zen efektua, kutsadura kentzekoa, izatea lortu da, ura eta, zenbait kasutan, olioa, aldarazteko babes-propietateak mantenduz. Gainera, eskala handiko formulazioa prestatzea lortu dela nabarmendu behar da (200 litro), eta oso urrats garrantzitsua da ondorengo ustiapen bati so.

Horrela, tarteko arrakasta asko erdiesteari esker (nanopartikulak prestatzea, hautsetan portaera aztertzea, formulazio superhidrofobikoetan gaineratzea, formulazioa optimizatzea erraz aplikatze aldera, etab.), portzentaje oso handiko arazketak lortu dira. Horrekin guztiarekin, MULTIFICON proiektua egiazko arrakasta da.

 

 


  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Movilidad eléctrica y conectada
  • Líder del proyecto: Lurederra
  • Socios del proyecto: Universidad de Navarra
X