“Metabolismo nitrogenatu begetalaren modulatzaileen diseinua eta erabilera ortuarietan nitrato edukia murrizteko” (PC106-107) proiektuan, Nafarroako bi unibertsitateek eta ADItech koordinatzaileak (I+G+b arloko Nafarroako Sistemako koordinatzailea, SINAI) parte hartu dute. Hiru erakundeen partzuergoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoak partzuergoko lider modura jardun du (Idoia Ariz, IP modura), eta Nafarroako Unibertsitatea, sozio modura aritu da (proiektuko Co-IP izan da Maria Movila ikerlaria).
HORTA0,0 proiektuan nitratoak baratzeko hostodun espezieen metaketaren fenomenoan nitratoaren funtsezko funtzioak ikertu dira. Halaber, “jomuga” diren zenbait puntu metaboliko identifikatu dira, funtzio horiekin lotuta, horien gainean modulatzaile metabolikoekin jarduteko asmoz, baratzeko laborantzen erantzuna baliatu eta kontsumorako osasungarriak diren azken produktuak lortzeko xedez. Produktu modulatzaile horiek ahalbidetuko dute laboreak berak bere metabolismoa erregulatu ahal izatea, beren ehun jangarrietan nitrato-eduki murriztuak lortuz (EB-ak gehienez baimendutako indarreko edukiaren % 50etik behera), eta baita beste “anti-hornigai” batzuenak ere (adibidez, azido oxalikoko gatzak). Gainera, modulatzaile horiekin ekoitzitako ortuarietan konposatu bioaktiboen osaera ebaluatu da.