BACTOPLUS


Bakterio patogenoak erresonantzia plasmoniko bidez detektatzeko gailu baten garapen berriak

 

Esteka interesgarriak:

PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKITEA

“Plasmoien erresonantzia bidez bakteria patogenoak hautemateko gailu baten garapen eta aplikazio berriak” izeneko proiektu kolaboratiboa (BACTOPLUS), Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Saileko “I+G kolaboratiboko proiektuak egiteko Teknologia Zentro eta Ikerketa Erakundeetarako Laguntzak” deialdiaren bidez finantzatua, IdAB-CSIC bidez koordinatutako proiektu bat da, non SINAI-ko hiru Eragilek, hots, IdAB, INTIA eta CNTA, Materialen Fisika Zentroaren (MFZ) kanpoko lankidetzarekin batera, zientzia eta teknologia alorrean eginahalak batu ditugun, “granjatik mahairako” Elikadura Kateko etapa guztietan Elikadura Segurtasuna hobetzeko. Proiektuaren helburu orokorra teknologia azkar, erraz eta merke bat garatzea izan da, mikroorganismo patogenoak hautemateko (esate baterako, Staphylococcus aureus, Salmonella eta Listeria monocytogenes) elikadura-matrize ezberdinetan, interesgarriak elikaduraren industriari begira zein Latxa ardiaren esnearen lehen mailako ekoizpenari so. Emaitza modura, urre koloidaleko nanopartikuletan (Au-NP) oinarritutako teknologia bat garatu eta patentatu dugu, DNA/RNA zunden bidez funtzionalizatuak, interesatzen den patogenoa hauteman dezaketenak elikagaietan biderkatzen ari denean. Gainera, Latxa ardiaren esnean egindako ikerketek informazio berri asko eman dute egoera epidemiologikoari buruz eta patogenoen osasun kontrol jasangarriari buruz ekoizpen-sektore horretan eta horren barneko elikagai deribatuetan. Finean, BACTOPLUS proiektuan Au-NP bidez garatutako gailuaren prototipoak aplikazio ugari ditu, hala nekazaritza eta elikaduraren esparruan zein osasun arloko diagnosian, eta interesa duten enpresen eskuragarri dago aplikazio zehatz batean.


  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Alimentación saludable y sostenible
  • Líder del proyecto: IdAb - CSIC (Instituto de Agrobiotecnología (Agencia Estatal Consejo Superior de Investigaciones Científicas)
  • Socios del proyecto: INTIA y CNTA
X