SENSORFIT-4HEART
[vc_row css_animation="" row_type="row" use_row_as_full_screen_section="no" type="full_width" angled_section="no" text_align="left" background_image_as_pattern="without_pattern"][vc_column][vc_column_text css=""]
Eiekzio-frakzio zainduko bihotz-gutxiegitasuna tratatzeko ariketa fisikoa urrunetik agindu eta monitorizatzeko parametro anitzeko plataforma bat garatzea.
Eiekzio-frakzio zainduko bihotz-gutxiegitasuna sindrome konplexu bat da; intzidentzia gero eta handiagoa du eta pronostiko txarra dauka. Gainera, bihotz-gutxiegitasunaren kasuen % 50 da dagoeneko. Patologia hori zahartzearekin eta arrisku kardiobaskularreko faktoreekin lotzen da (hipertentsio arteriala, diabetesa, obesitatea…). Horrez gain, ohikoagoa da emakumeetan gizonetan baino. Gaixotasuna dutenek, sarritan, disnea, neke ahulgarria, bizi-kalitate eskasagoa, maizko ospitaleratzeak eta heriotza-tasa handia izaten dituzte. Eragin handia izan arren, bihotz-gutxiegitasunerako eskuragarri dauden tratamendu farmakologiko gehienek ez dute erakutsi eragin pronostiko onuragarririk dutenik eiekzio-frakzio zainduko bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteetan. Ikerketa batzuetan adierazten da ariketa fisikoak eragin onuragarriak dituela bihotz-gutxiegitasunean, bai gihar eskeletikoan eta mitokondriako metabolismoan, bai bihotzean beran. Erakutsi denez, exerkinek eragiten dituzte ondorio horiek. Testuinguru horretan, SENSORFIT-4HEART proiektuak eiekzio-frakzio zainduko bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteei ariketa-programa zehatz bat ezartzea proposatzen du, bihotzaren funtzioan eta birmoldaketan eragin onuragarriak sortzen dituen katalizatzaile gisa, baita pertsona horien giharren bioenergian, ahalmen funtzionalean eta bizi-kalitatean ere. Programak ahalik eta pertsonalizatuena izatea du helburu, eta eiekzio-frakzio zainduko bihotz-gutxiegitasuna duten pazienteen ahalmen funtzionala, estres fisiologikoa eta exerkinen maila islatzen dituzten parametroen monitorizaziotik lortutako emaitzen arabera agindu, aldatu eta doituko da. Zeharka, proiektuak aurreikusten du ikerketa-fase guztien edukian genero-ikuspegia txertatzea.
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]
COORDINADOR
Fundación Miguel Servet – Navarrabiomed
SOCIOS
- Fundación para la Investigación Médica Aplicada (FIMA)
- ADItech
- NAITEC
- LORPELAND
- 540
