“Zientzialai ilustratuak” erakusketa Altsasun egongo da urtarrilaren 28ra arte

“Zientzialai ilustratuak” erakusketa Altsasun egongo da urtarrilaren 28ra arte

Dagoeneko IORTIA Kultur Gunean bisita daiteke doan

 

Gaur goizean inauguratu da ADItech-eko (SINAI, Nafarroako I+G+b sistemaren koordinatzailea) zientzialari ilustratuen erakusketa Altsasun. Gaurtik, abenduaren 12tik, urtarrilaren 28ra arte doan bisitatu daiteke IORTIA Kultur Gunean, ordutegi hauetan: astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatetan (emanaldiak dauden egunetan bakarrik) eta igandeetan 18:30etik 20:00etara.

Erakusketaren inaugurazioan honako hauek parte hartu dute: Javier Ollo Martínez, Altsasuko alkateak eta Amaia Abucide Aylagas, Altsasuko Berdintasun zinegotziak. Horrez gain, ADItech-etik Maruxa Aranak, I+G+b-ren Bikaintasunaren eta Dibulgazioaren arduradunak.

Erakusketa honek 2022. Urtean garatu zen “Zientzialari ilustratuak” proiektuaren 12 artelanak biltzen ditu. Lanen artean, SINAIko ilustratzaile baten eta zientzialari baten edo biren arteko elkarrizketetatik sortutako 11 ilustrazio ikus daitezke. Ilustrazio bakoitzak bere informazio-panela du, eta bertan artistarekin elkarrizketetan parte hartu duten zientzialariak eta hizpide izan duten proiektua azaltzen dira. Erakusketa Leire Urbeltz artista nafarrak sortutako eskultura-konposizioarekin osatzen da, “Zientzialari ilustratuen” pieza nagusia da, eta SINAIn lan egiten duten emakumezko zientzialariei eta ikertzaileei omenaldia egin, erreferente sozial berriak sortu, eta STEM bokazioak sustatu nahi ditu. Gainera, erakusketak Nafarroako I+G+b sistema ikuspegi artistikotik ezagutarazi nahi du.

Altsasuko Udalak eskerrak eman nahi dizkio ADItech-i ekimenagatik, eta erakusketa honen bidez parte hartu duten zientzialariek eta artistek egindako ekarpenei balioa eman eta horiek aitortzen lagundu nahi du, baita emakumeek zientzia eta artean ikusgarri egiten ere.

IORTIA Kultur Guneari eta erakusketaren ordutegiei buruzko informazio gehiago esteka honetan: https://iortiakultura.com/eu/cientificas-ilustradas/

Zientzialari ilustratuei buruzko informazio gehiago lotura honetan: https://www.aditech.com/iniciativas-aditech/cientificas-sinai/



X