
28 Jul PROMETEA
PRotección integral de afecciOnes inMunocirculatorias En la Tercera Edad (Inmunozirkulazioko arazoen babes integrala hirugarren adinean).
Europan, 10 milioi pertsonak baino gehiagok presio-ultzerak dituztela kalkulatzen da; horien eragina % 5 eta % 12 bitartekoa da helduen artean, eta % 20ra iristen da gaixotasun akutuak edota kronikoak dituzten geriatriako pazienteengan. Zauri horien inguruneak eta haien hazkundeak —bereziki, larritu egiten dena ohean dauden pertsonen kasuan, gorputzen presioagatik eta jantziekin eta oheko arroparekin egindako marruskaduragatik— haien gainean teknologia berriek eta mikrobioen aurkako ehungintzak zeregin garrantzitsua izatea eragiten du, ikuspegi terapeutikoa hobetzeko eta bizi-kalitate handiagoa bermatzeko. Ildo horretatik, PROMETEA proiektuaren helburu orokorra da tratamendu konbinatuak lortzea, epitelioak birsortzea ahalbidetuko dutenak eta, aldi berean, horien infekzio- eta hantura-prozesuak kontrolatuko dituztenak, infekzioen prebentzioaren eta erasandako pertsonen defentsen estimuluaren bidez. ADItech erakundeak proiektu honetan emandako laguntzari esker, genero-dimentsioa ere txertatu da, bi sexuen premia espezifikoak kontuan hartuta; eta horrek proiektuaren helburua hobeto lortzen laguntzen du. Universidad de La Rioja unibertsitateko Olaya Fernández Guerrero eta Remedios Álvarez Terán ikertzaileen laguntzari esker gauzatu ahal izan da lana.
