CESAR


Bihotzeko kalteari lotutako biomarkatzaile ez-inbaditzaileen profil baten karakterizazioa SARS-CoV-2k infektatutako pazienteengan. Inplikazio diagnostikoak eta pronostikoak

 

Esteka interesgarriak:

PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKITEA

SARS-CoV-2 (COVID-19) birusaren ondoriozko pandemiak aurrera egin ahala, .bihotz-hodietako gaixotasunak infekzioaren garapenean eta pronostikoan funtsezko zeresana duela zehaztu da, adinarekin batera, hilkortasunarekin lotutako arrisku-faktore garrantzitsuenean bilakatuz. Maila espezifikoan, gauza jakina da COVID-19 bidezko infekzioa arazo kardiakoak garatzeko arrisku handi batekin lotuta dagoela (bihotzeko gutxiegitasuna, miokardio-lesioa edo lesio iskemikoa, miokarditisa, arritmiak, etab.), portzentaje handi batean heriotza ekarriz.

CESAR proiektuak hurbilketa ez-inbaditzalea proposatzen du, bioadierazle zirkulatzaileen profil/panelean oinarritutako “biopsia likido” bat garatzeko, bihotz-hodietako kalteak izateko arriskua eta COVID-19+ pazienteengan kontrako bilakaera klinikoa estratifikatzea ahalbidetzeko xedez. Kardiomiozitoaren kaltea, hantura sistemikoa eta fibrosi interstizial miokardikoa COVID-19 bidezko infekzioarekin batera gertatzen den patologia kardiakoan funtsezko mekanismo modura proposatu direnez, bioadierazleen panelean prozesu horiekin lotuta daudenak aintzatesten dira, errendimendu handiko teknologia proteomiko batekin profil proteomiko kardiobaskular eta hanturako orokorragoa egin ondoren identifikatutakoekin batera.

Horrenbestez, honako hauek dira proiektu honen helburuak:

  1. COVID-19 duten pazienteengan, intereseko bioadierazleek parametro ekokardiografikoekin duten lotura aztertzea modu oinarrizkoan eta pazientean jarraipena egiten den bitartean. Horretarako, odol-laginetan fibrosi interstizial miokardikoaren, hantura sistemikoaren eta kalte/min kardiakoaren bioadierazleak zehaztuko dira, immunoentsegu espezifikoekin eta errendimendu handiko teknologia bidezko analisi proteomikoak eginez, eta SARS-CoV-2 birusak kutsatutako pazienteengan elektrokardiogramak eta ekokardiografiak egingo dira, modu oinarrizkoan eta jarraipenean zehar, 3 bisitetan: ospitaleratu eta 15 egunera, 2 hilabetera eta 9 hilabetera.
  2. Zehaztutako bioadierazleen eta pazienteen jarraipenean zehar gertatutako gertaera kliniko interesgarrien artean dauden loturak aztertzea.
  3. Eskuratutako emaitzen arabera, COVID-19+ birusa duten pazienteengan ageri diren bioadierazle pronostikoen profil/panela garatzea, erraz aztertu eta interpretatzekoa, esparru klinikoan aplikatu ahal izateko eta paziente horiengan, eredu kliniko tradizionaletik harago, kontrako bilakaera klinikoaren arriskuari dagokion estratifikazioa hobetzeko bere ahalmen pronostikoa ebaluatzeko.
    Laburbilduz, CESAR proiektuarekin COVID-19 birusak eragindako pertsonak modu goiztiarrean artatzeari begira hobetzeko erabilgarria izango den produktu bat (diagnosirako bioadierazleen profil/panela) garatu eta zehaztasunezko medikuntza pertsonalizatua Nafarroan txertatu nahi da, SARS-CoV-2 birusarekin eta bihotzeko gaixotasunen esparruan.

CESAR proiektua arrakastaz burutu da. Guztira, COVID-19 birusaren ondoriozko pandemiako 2., 3. eta 4. olatutik eratorritako 171 paziente sartzea lortu dugu, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean (NUO) eta Nafarroako Unibertsitate Klinikan (NUK) ospitaleratu zirenak. 171 paziente horietatik, 145 pazientek jarraipen-ikerketa osoa burutu dute. Gainera, pandemiaren lehendabiziko olatuan (2020ko martxoa-maiatza) zehar NUK-en ospitaleratuta egon ziren 119 pazienteren atzera begirako kohorte bat izan dugu. Horiei jarraipena egin zitzaien kutsatu eta lehendabiziko 3 hilabeteetan. Kohorte horrek lehendabiziko screening-analisia egiteko aukera eman digu, epe laburrera COVID-19 osteko dalo kardiakoen balizko hautagaiak eskuratzeko. Analisi horretatik ondorioztatu dugu CITP/MMP-1 adierazlea, kolagenoaren kalitatearen adierazlea, zehazki, kolagenoaren gurutzaketa mailaren ( edo zurruntasun kardiakoa) adierazlea, epe laburrera COVID-19 osteko kalte kardiakoa ondoen iragartzen duen adierazlea dela ondorioztatu dugu.

171 pazienteen kohortea aztertu eta urtebetera horien jarraipena egin ondoren, non fibrosi kardiakoaren (PICP, CITP-1:MMP-1, TIMP-1, PIIINP), kardiomiozitoaren kaltearen (NT-proBNP y hs-TnT) eta hanturaren (VCAM, IL-18,IL-6, Gal-3, ST-2, PCR) bioadierazle guztiak zehaztu baititugu, zein errendimendu handiko proteomika bidez bihotz-hodietako patologiarekin lotutako 92 proteina aztertu ondotik, 6 proteinako multzo baten profila zehaztea lortu dugu, SARS-CoV-2 bidez kutsatu eta urtebetera min kardiakoa iragartzeko gai deirenak. Zehazki, ikusi dugunez, CITP:MMP-1 (fibrosi kardiakoaren adierazlea) Gal-3 eta VCAM (hanturaren adierazlea) eta hs-TnT zein NT-proBNP (kardiomiozitoaren kaltearen adierazlea) kozienteak maila altuagoa erakusten du COVID-19 osteko kalte kardiagoa garatzen duten pazienteengan birusa garatzen ez dutenekin alderatuz, hala infekzioaren une akutuan zein hori gertatu eta hilabetera. Modu berean, esparru kardiobaskularreko proteinek, esate baterako, Mioglobinak (MB), urokinasak (t-PA), leukotaktinak 15 (CCL15) eta EpCAM atxikipen zelularreko molekulek, portaera berdina erakusten dute, eta horrek, aldi berean, iradokitzen du fibrosi kardiakoko, hanturako eta min kardiakoko mekanismoak aktibatu egiten direla SARS-CoV-2 birusarekin. Bioadierazle horien artean, soilik NT-proBNP, hs-TnT, MB, t-PA, EpCAM eta CCL15 dira COVID-19 osteko min kardiakorekin lotura erakusten dutenak, alde batera utzita beste zenbait faktore, esate baterako, adina, sexua, DM2 edo HTA; eta bioadierazle horien balio altuak, era berean, bihotz-hodietako jazoera metatu handiago batekin lotzen dira.

Pazienteen jarraipen-epea urtebetera luzatu dugunez (planteatutako helburuari begira errealagoa), azken fasea zertxobait atzeratu da. Beraz, une honetan 6 molekula horiek baliozkotzeko ikerketa bukatzen ari gara, emaitza sendo eta erabakigarriak finkatu ahal izateko. Haatik, badirudi 6 molekula horiek mapa molekular bat era dezaketela, COVID19 ostean min kardiakoa garatzeko aukera gehiago duten pertsonak identifikatzekoa eta, horrenbestez, pertsona horiek prebentziozko neurriak eta diagnosirako neurriak balia ditzakete modu eraginkor eta efizientean. Gainera, molekula horiek lagungarri izan daitezke infekzioan aktibatzen diren eta min kardiakoa sorrarazten duten mekanismoak ulertzeko.


  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Medicina personalizada
  • Líder del proyecto: Centro de Investigación Médica Aplicada (CIMA)
  • Socios del proyecto: Navarrabiomed y Universidad de Navarra
X