BIOGASOLANA
Bioerregai likido aurreratuen ekoizpena bio-hondakinen balorizaziotik abiatuta
Esteka interesgarriak:
- Navarra Television-eko SINAI saioan
- Erreportajea Navarra Capitalen: "Biocombustibles producidos a partir de lodos de aguas residuales"
Bioerregai likido aurreratuen ekoizpena bio-hondakinen balorizaziotik abiatuta
Esteka interesgarriak:
Artículos científicos
BIOGASOLANA proiektuak likidotze hidrotermal prozesuaren (HTL) bideragarritasuna erakutsi du, bio-hondakinetatik abiatuz (araztegiko lohiak) bioerregai likido aurreratuak ekoizteko. HTL prozesuak bio-gordin izeneko tarteko produktu bat ematen du, hobetu egin behar dena (upgrading) bioerregaia zuzenean lortzeko, edo, bestela beste korronte batzuekin batera prozesatu behar da findegian. Proiektua 3 fasetan banatu da, 30 hilabetetan zehar garatuak. 1. fasea HML entseguak (etenean) egiteko planifikatu zen, bio-gordina sortzeko. 2. fasea bio-gordinen ezaugarriak zehaztu, eta ondoren, upgrading edo baterako prozesamendua burutzeko planifikatu zen. Azkenik, 3. fasea HML unitatea etenetik jarraitura eraldatzeko planeatu zen, bio-gordina modu jarraituan ekoizteko TRL 4-ra.
Proiektuaren helburu orokor modura, HTL-tik TRL 4-rako prozesuaren bideragarritasuna erakustea planteatu zen bio-hondakinak edota aprobetxa daitezkeen frakzio organikoak dituzten hondakinak erabiliz bioerregai likido aurreratuak (bio-gasolina, bio-kerosenoa edota bio-diesela) ekoizteko irtenbide sinple, iraunkor eta efiziente modura.
Proiektuaren barruan, erreaktore etenetan lan egin da laborategi mailan, eta lanketa horrek aukera eman zuen CENER elkarteak garatu duen eta bere BIO2C instalazioetan (Agoitz) abian-jartze fasean duen TRL5-erako HTL jarraituko planta pilotu berriak diseinatzeko oinarriak finkatzeko.
Proiektuko helburu espezifikoei dagokienez, honako hauek nabarmendu daitezke:
Proiektuaren ondorio modura, esan daiteke proiektuak HTL ibilbidetik hondakinen ondorioz bio-gordinak ekoiztearen bideragarritasuna berrestea ahalbidetu duela, TRL5-era planta pilotu jarraitu bat diseinatu eta eraikitzeko ezagutzak izateko aukera eman duena. I+G+b erako proiektu orotan bezala, oraindik bada zer hobetu, bio-gordina jarraituan ekoizteari dagokionez optimizazioa landuz eta bere upgradingean hobekuntzak eginez. Bi erakundeen asmoa da proiektutik at horiek garatzen jarraitzea, jarduera horiek osatu eta, horrela, lortu denari balioa emateko.