AI-FACTORY
4.0 Industriarako adimen artifiziala
Esteka interesgarriak:
- Navarra Television-eko SINAI saioan
- Erreportajea Navarra Capitalen: "Las empresas se interesan por el gemelo digital que permite ahorrar en calefacción"
4.0 Industriarako adimen artifiziala
Esteka interesgarriak:
Ai-FACTORY maila handiko adimen artifiziala erabiliz industriako klimatizazio-sistemetan energia aurrezteari begiratzen dion proiektua da. Proiektu honetan, helburu horrekin gas natural asko kontsumitzen duena, VW NA izan da garapenean lagundu duen enpresa. Arazo horrek, industria guztian dagoen prozesu bat izateaz gain, bereziki automobilgintzaren sektorean energia-kontsumo nagusia dakar.
Arazo horri aurre egiteko, NIE-Sistema Adimendunak erabat datuetan oinarritutako Biki Digital bat sortzea proposatu du, modu birtualean industriako klimatizazio-sistema irudikatzekoa. Biki Digital bat objektu edo sistema fisiko baten irudikapen birtuala da, denbora errealeko datuak eta beste iturri batzuetakoak erabiltzen dituena ikaskuntza, arrazoinamendua eta birkalibraketa dinamikoa ahalbidetzeko asmoz, erabakiak hartzeko prozesua hobetzeko. Atxikitako eskeman biki honen eskema bat erakusten da. Proiektuaren zailtasun handienetako bat izan da VW NA enpresaren industria-instalazioak konplexutasun handikoak direla. Arazoa ebazteko, ikaskuntza automatiko eta sakoneko teknikak, algoritmo orokorrak eta adimen artifizialeko beste metodo batzuek ikertu dira, instalazioan bero-eskariari dagokionez dauden premien eredu prediktibo fidagarriago eta zehatzagoak sortzeko, eredu prediktibo horrekin bat etorriz zentral termikoaren jarduna optimizatzeko eta jardute-eszenarioak simulatu eta nabeen tenperaturan horien eragina ikertzeko tresna bat sortzeko. Modulu bakoitza txertatzeak erabat datuetan oinarritutako biki digital hau sortzea dakar, jardute egokirako estrategiak eta energia aurreztea ahalbidetzen duena.
Ikerketa-prozesuak bi fase izan ditu: 1) Eredu osoa industria-instalazio guztietan eta 2) optimizazio eta simulaziorako ingurune bat eraikitzea, zentral termikoan jardunbiderako erabakiak hartu ahal izateko.
Proiektuaren helburu nagusia, energia aurreztea lortzea, bete egin da. Proiektuaren hasieran zehazten zen murrizketa kanpoko agenteen arabera aldatu egingo zela (baldintza klimatikoak, eraiki bakoitzaren propietate termikoak, etab.), baina % 5etik gora murriztea zen xede. Horrela, 2018ko datuak erreferentzia gisa hartuta, lortutako aurrezpena % 3-5 bitartekoa izan liteke zentral termikoaren jardun optimizatuan eta % 2,5-5-8 hura piztu/itzaltzeko jardunean.
El objetivo general del proyecto de conseguir un ahorro de energía se ha cumplido. Se especificaba al inicio del mismo que la reducción variaría en función de agentes externos (condiciones climáticas, propiedades térmicas de cada edificio, etc.) pero se perseguía una reducción superior al 5%. Así, tomando como referencia los datos del año 2018, el ahorro conseguido podría alcanzar un valor entre un 3-5% en la operación optimizada de la central térmica y un 2,5-5,8% en la operativa de encendidos /apagados de la misma.