SORTCELL


Biopsia likidoan zelula tumoral zirkulatzaileak (gaztelaniaz CTC) isolatzeko eta aberasteko sistema mikrofluidikoa garatzea

 

Esteka interesgarriak:

ARGITALPENAK

Artículos científicos

  • Alejandro Rodríguez-Pena, Estibaliz Armendariz, Alvaro Oyarbide, Xabier Morales, Sergio Ortiz-Espinosa, Borja Ruiz-Fernández de Córdoba, Denis Cochonneau, Iñaki Cornago, Dominique Heymann, Josepmaría Argemi, Delia D’Avola, Bruno Sangro, Fernando Lecanda, Ruben Pio, Iván Cortés-Domínguez, Carlos Ortiz-de-Solórzano (2022): “Design and validation of a tunable inertial microfluidic system for the efficient enrichment of circulating tumor cells in blood”, Bioeng Transl Med, 2022 Apr 29;7(3):e10331. doi: 10.1002/btm2.10331. eCollection 2022 Sep.

 

PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKITEA

SARRERA
Osasun mundu erakundearen azken txostenen arabera, minbizi kasuen % 50 eta % 70 artean prebenitzen ezinezkoak dira. Arrazoi hori dela medio, hautemate goiztiarra da gaixotasun horren aurkako borrokan jarraitzeko estrategia onena, minbiziari hastapenetan erasotzeko aukera ematen baitu, minbiziaren ondoriozko heriotzen % 90 eragiten duten metastasiarekin gorputzeko beste atal batzuetara hedatzeko aukera murriztuz. Ildo horretatik, screening tekniken garapena lehentasunezko ikerketa-eremu bilakatu da. Batez ere, klinikoki hauteman daitezkeen sintomen atzerapena dela eta, hautemateko tresna espezifikorik ez duten minbizi motetan. Biopsia likidoa da potentzial gehien duten screening metodoetako bat, izan ere, gaixotasunaren egoera goiztiarretan informazioa ematen du modu ez inbaditzailean, tumorea estratifikatu eta tratamendu pertsonalizatuak diseinatzea ahalbidetuz. Proba egiteko pazientearen odol periferikoa ateratzen da, aztertzeko asmoz. Proba horren helburua lehen mailako tumoretik askatu ondoren odolera iristen diren tumore-zelula zirkulatzaileak (TZZ) hautematea da, beste osagai batzuen artean.

Gaur egun TZZ hautemateko metodo komertzial gutxi dago, zelula horiek modu eraginkorrean isolatu edo metodoaren bideragarritasuna bermatzen dutenak. Metodo horietako batzuetan adierazleak erabiltzen dira odolean tumore-populazioa hautemateko. Dena den, horien eraginkortasuna mugatua da, izan ere, metodo horiekin adierazten ez diren tumore-azpipopulazio batzuk galdu egiten dira. Beste metodo-sorta bat zelulen morfologia edo propietate fisikoak hautematean oinarritzen da. Aplikazio orokorragoa eskaintzen duten metodologiak izan arren, optimizatu gabe daude, eta mugak dituzte, tumore-zelula populazio txikiak (<13um) baztertu egiten baitituzte, nahiz eta interes handikoak izan, gaixotasunaren pronostiko okerrago batekin lotzen direlako.

HELBURUAK
Egun dauden irtenbideen mugak direla medio, proiektu honetan aurreko proiektu batean (ISOCELL, PC080-081), 2019/11/30ean amaitua, baitaratutako ezagutzak eta esperientzia aprobetxatzea proposatu zen, biopsia likidoaren azterketarako diseinatutako mikro-fluxu sistema batean erakustaile aurre industrial baten prototipoa garatu eta baliozkotzeko, minbizia duten pazienteengan TZZ zelulak isolatu eta aberastekoa.
Helburu orokor hori garatzeko, jarraian deskribatzen diren helburu espezifikoak planteatu ziren:
– TZZ zelulak bereizteko modulu bat, propietate dielektrikoetan oinarritua, fabrikatu, baliozkotu eta ezaugarritzea.
– Gailuaren etapen artean TZZ zelulak garraiatzeko bitartekoa egokitzea ahalbidetzen duen bitarteko-aldaketarako modulu bat (serum eroale elektriko erdikoa eta alderantziz) fabrikatu eta bere eraginkortasuna baliozkotu eta ezaugarritzea.
– TZZ zelulen hastapen bereizketa, tamainan oinarritua, egitera bideratutako aurretiazko bereizketa-modulu inertzial bat dieslektroforesi-modulu batekin integratzea, bitarteko-aldaketarako modulu baten bidez; modu horretan, TZZ zelulak isolatzeko sistema txertatu baten prototipo funtzional erakustaile bat sortuz.
– Prototipo erakustaile txertatuaren funtzionamendua baliozkotzea, bere eraginkortasuna ezaugarrituz birikako minbiziaren zelula-lerroetako zelulen proportzio ezagunak eta odol periferiko osasuntsua nahastean oinarritutako laginen gainean.

EMAITZAK
Oro har, egindako jardueren balioespena asebetegarria da. Zailtasun handiko erronka teknologiko eta biologikoa, zein bere garapenean sortutako konplikazioen erronka, gainditzea eskatzen zuen proiektu bat aurkeztu arren, gaur egun, pazienteen laginetan TZZ zelulak aberastea ahalbidetzen duen prototipo erakustaile bat dago erabilgarri. Prototipoaren funtzionamendua lagin biologikoekin baliozkotu da. Zehazki, zelula-hepatokartzinoma (HCC) duten pazienteen laginekin kontzeptu-probak egin dira, horietan TZZ zelulak hautemanez. Gainera, bere diseinu modularra dela medio, gainerako etapak aise gaineratzeko aukera emango du, behin horiek optimizatu ostean.


  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Medicina personalizada
  • Líder del proyecto: CIMA - Universidad de Navarra
  • Socios del proyecto: NAITEC
X