SOLIDET


Tumore solidoen adopziozko zelula-terapiarako TCR transgenikoak identifikatzea eta garatzea.

 

Esteka interesgarriak:

PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKITEA

SOLIDETproiektua FIMA fundazioak gidatu du, Nafarroako Unibertsitate Klinikaren (NUK) lankidetzarekin, eta ADItech fundazioarekin koordinatuta, eta foru exekutiboaren finantzazioa izan du. Proiektua tumore solidoak tratatzeko adopziozko zelulen terapiaren garapenaren barruan kokatzen da, “TCR” izenarekin ezagutzen den tumorearen hargailu espezifiko mota berria erabiliz. TCR-T terapiak berekin dakar paziente batzuen T linfozitoak ateratzea. Paziente horiei, ondoren, gene berri bat sartzen zaie, globulu zuri horiek TCR hori adieraz dezaten, eta hargailu horren bidez, tumore horiek hauteman eta suntsitzeko. Hargailu modalitate berri horrek T zeluletan oinarritutako beste terapia mota baten gabeziak ordezkatzen ditu. Esate baterako, CAR-T terapia, TCR horiek ez bezala, tumore solidoetan jomuga-antigeno onak ez dituena.

Proiektu honen lehendabiziko helburua CIMA elkarteak aurreko proiektu TRAKTORE batean identifikatutako TCR bat garatzea izan da; hura ere Nafarroako Gobernuak finantzatua. Identifikatutako hargailua tumore mota ezberdinetan (horien artean, hepatokartzinoma eta obulutegiko minbizia) ageri den antigeno bat hautematen duen TCR bat da. SOLIDET proiektuan T zelulak sortu dira hargailu hori adieraziz (TCR-T zelulak) eta bere eraginkortasuna frogatu da gizakien tumoreak txertatutako animalietan. Hala, TCR-T zelulak tumore horiek desagertzeko ahalmena dute. TCR prototipoetatik eta CIMA elkarteak adierazitako oinarrizko protokoloetatik abiatuz, NUK-eko Zelulen terapiako esparruak TCR-T zelulak ekoizteko prozedura egokitu du maila klinikora, terapia aurreratuko sendagaiak egiteko eskatzen diren fabrikazio-arauei jarraikiz. TCR-T zelula horiek, era berean, minbizia duten pazienteen T linfozitoekin ekoitzi dira, eta animalietan eraginkorrak direla frogatu da, pazienteak zuenaren antzeko tumoreak desagerraraziz. Lehendabiziko helburu horren ondorioz, une honetan patente-fasean dagoen produktu terapeutiko bat sortu da, klinika-entseguetan probatuko dena. Horretarako, finantzazioa eskatuko da jarduera horietara bideratutako deialdi espezifikoetan.

Proiektuaren bigarren helburua, modu erraz eta zehatzean, tumoretan dauden beste antigeno batzuetako TCR espezifikoak identifikatzeko aukera emango duen metodo berri bat finkatzea izan da, modu horretan TCR-T terapia paziente gehiagori eta minbizi mota gehiagotara hedatzeko. Eskuratutako emaitzak oso interesgarriak dira, tumorean dauden T linfozitoen sekuentziazioko datuetatik abiatuz, eta zelula horien geneen adierazpenean oinarrituz, tumoreen TCR espezifikoak identifikatzeko aukera ematen duen sinadura bat identifikatu delarik. Bigarren helburu horretako emaitzak etorkizuneko proiektu batean garatuko dira, eta proiektu horretarako finantzazioa eskatuko da Nafarroako Gobernuaren hurrengo deialdietan.


  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Medicina personalizada
  • Líder del proyecto: CIMA Centro de Investigación Médica Aplicada
  • Socios del proyecto: Universidad de Navarra
X