secV2G


Informazioa eta aplikazioak sekurizatzea V2G-sexv2G inguruneetan. Zibersegurtasuna, blockchain-a eta komunikazioak

 

Esteka interesgarriak:

ARGITALPENAK

Artículos científicos

  • A. Al-Rahamneh et al., “Bi2Bi Communication: Toward Encouragement of Sustainable Smart Mobility,” in IEEE Access, vol. 10, pp. 9380-9394, 2022, doi: 10.1109/ACCESS.2022.3144643. https://ieeexplore.ieee.org/document/9686724

 

Comunicaciones en congresos

  • RNAVEAC, “Navarra Drive Lab” en Baluarte, 01/12/2021
  • “Go Mobility”, Mubil. FICOBA, Irun 27,28/04/2022
  • Presentación del proyecto en el Diploma de Especialización en Internet de las Cosas (IoT) e Industria 4.0 de UPNA.
PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKITEA

Ibilgailu elektrikoetarako energia-trukea egiteko V2G (Vehicle to Grid) sistema bat garatu, probatu eta ebaluatu da, soluzio ziber-seguruetan oinarrituta Smart Cities ingurunetan. V2G ingurunetan informazioaren kudeaketa inplikatutako prozesuetan trukatutako datuen aldaezintasun eta konfidentzialtasunean oinarritutako soluzio teknologiko batekin jorratu da. Horretarako, zerbitzu eta gailu ziber-seguruak garatzeko teknikak ikertu eta ebaluatu dira, Smart Cities ingurunetarako V2G zerbitzuen katalogo bat eraiki da, zerbitzu horiei euskarria emateko Blockchain plataforma banatu bat garatu da, kablerik gabeko komunikazio-teknologia seguruak ikertu eta ezaugarritu dira (LoRaWAN, 5G), erakusketari oso bat eraiki da (kargagailu elektrikoa, erabiltzailearen APP-a, kudeaketako web-aplikazioa, blockchain azpiegitura) eta bere funtzionamendu zein prestazioak ebaluatu dira. Hori guztiori gutxiago kutsatzen duen mugikortasun-eredu baterako trantsizioa bultzatzeko xedez, eragile ezberdinei (azken erabiltzaileak, hornitzailea eta sortzailea) begira sarerako konektatutako ibilgailu elektrikorako migrazioa ahalbidetzeko informazio-zerbitzu seguru eta fidagarriak garatuz.

V2G sistemetarako software ziber-segurua garatzeko metodologiak garatu eta aztertu dira, eta baita Ethereumean oinarritutako eta kontratu adimenduneko euskarriz hornitutako Blockchain sare pribatu bat garatzearekin batera, sistema eragile ezberdinen arteko transakzioetan trazabilitatea, konfidentzialtasuna, integritatea, egiazkotasuna eta eskuragarritasuna bermatzekoa. Erabiltzailearen kargagailu elektrikoaren eta sistemako softwarearen (erabiltzailearen APP-a + azpiegituraren kudeaketa-softwarea) arteko transakzioak modu automatikoan kudeatzen dira kontratu adimendun horien bidez. Horrek sistemaren autonomia bermatzen du, bere segurtasun eta eskuragarritasunaz gain.

Sistemaren jardunerako beharrezkoak diren kablerik gabeko komunikazioei dagokienez, horietarako estaldura/ahalmen harremanak aztertu dira eta teknologiarekin esperimentatu da O-RAN OAI arkitektura martxan jarriz, 4G eta 5G sareek SDR (Software Defined Radio) plataformarekin software mailan dituzten funtzionaltasunak frogatu ahal izateko.

 

Proiektu horren emaitzak hemen argitaratu dira: A. Al-Rahamneh, J.J. Astrain, J. Villadangos, H. Klaina, I. Picallo, P. López-Iturri, F. Falcone, «Enabling Customizable Services for Multimodal Smart Mobility With City-Platforms,» in IEEE Access, 9. liburukia, 41628-41646. or., 2021, doi: 10.1109/ACCESS.2021.3065412.
Halaber, beste artikulu zientifiko bat prestatu da (Yaiza Álvarez, José Javier Astrain, Francisco Falcone, Jorge Mota, Esther Basarte, Maciej Przylecki, «Blockchain-Based Booking and Payment Platform for Electric Vehicle Charging») aldizkaria igortzeko prozesuan dena.


  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Movilidad eléctrica y conectada
  • Líder del proyecto: NAITEC
  • Socios del proyecto: Universidad Pública de Navarra (UPNA)
X