OPTIMUM PV


Panel fotovoltaikoen eraginkortasuna optimizatzea, funtzio anitzeko nano-estalduretan oinarrituta.

 

Esteka interesgarriak:

PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKITEA
OPTIMUMPV proiektuaren helburua da eguzki-modulu fotovoltaikoen (FV) efizientzia hobetzeko funtzio anitzeko estaldurak garatzea (FV) eta horien jardute- eta mantenu-kostuak murriztea, hiru hurbilketa ezberdinetan oinarrituz: auto-garbiketa, modulu fotovoltaikoen tenperatura jaistea eta eguzki-espektro tarte handiagoa aprobetxatzea

Horregatik, honako hauek dira modulura gaineratuko diren hiru funtzionaltasunak: zikinkeria kontrakoa, hau da, panelen gainazala denbora gehiagoan egon dadin garbi; argi infragorriari muzin egitea, moduluak gehiegi berotzea eragiten duen argia baita, horien efizientzia murriztuz; eta lumineszentzia, modulura iristen den argi ultramorea argi ikusgai bihurtzea lortzeko, eguzki-panelak elektrizitate bihur dezaketen espektro-tartean.

Proiektuak iraun duen bitartean, moduluek elektrizitate bihurtu ezin duten eguzki-energia aprobetxatzea ahalbidetzeko partikula berrien garapenean egin da lan, gehiegizko berotze hori ekiditeko estaldurekin batera, aldi berean, ura eta zikinkeria aldarazteko propietateak eman ditzaten, FV moduluak denbora gehiagoan egon daitezen garbi, modu horretan, beren eraginkortasuna hobetuz.

Proiektua burutzeko garaian sortu den arazo nagusia eragin ezberdinak funtzio anitzeko estaldura batean konbinatzea izan da; izan ere, emaitza partzial onak lortu diren arren, moduluak propietate guztiekin hornitzeko formulazio hori lortzeko eragin ezberdinen konbinazioa ezin izan da beti lortu. Modu horretan, OPTIMUM-PV proiektuak energia fotovoltaikoaren berezko arazoak mugatzeko etorkizuneko ikerketa bat egiteko oinarriak finkatzea lortu du./vc_column_text]


  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Industria de la energía verde
  • Líder del proyecto: Lurederra
  • Socios del proyecto: CENER Centro Nacional de Energías Renovables
X