Microprogen


Mikrobiota eta metapeptidomika konparatiboa heste narritakorraren sindromearen etiologian.

 

Esteka interesgarriak:

PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKITEA

Masen sekuentziazio masiboko eta espektrometriako teknologia berriak iraultza ekartzen ari dira gaixotasun askoren mekanismo molekularrak ulertzeko moduan. Gainera, giza mikrobiotetan izaten diren alterazioak, disbiosi modura ezagutzen direnak, horietako askoren eragile direla erakusten ahalbidetu dute. Ildo horretatik, proposatu da hesteetako mikrobiotak heste minberaren sindromearen (HMS) garapenean zeresan adierazgarria izan dezakeela (urdail-hesteetako nahasmendu funtzional ohikoenetako bat; Espainian, prebalentzia % 7,8koa da), pazienteen bizi-kalitatea modu esanguratsuan mugatzen duena, eta osasun-sistemetarako izugarrizko karga ekonomikoa dena. Haatik, nahasmenduak eragindako pazienteen mikrobiotara bideratutako ikerketek ez dute emaitza eztabaidaezinik uzten. Bestalde, HMS-a duten paziente batzuetan hobekuntza ikusi da FODMAP (ermentable oligosaccharides, disaccharides and monosaccharides andpolyols) urriko dieta bat jarraituta; beste paziente batzuen kasuan aldiz, esku-hartze dietetiko horrek ia ez du eraginik. Ez dira ezagutzen, hobetzearen arrazoiak, ezta esku-hartze horren aurrean pazienteen erantzunetan izandako ezberdintasuna ere.

Horregatik guztiagatik, HMS-aren patogenesiaren ezagutzan sakondu asmoz, diziplina anitzeko partzuergo bat sortu dugu, Nafarroako osasun ikerketaren alorrean garrantzia handiko hiru instituzio barne hartzen dituena CUN-UNAV, CSIC-IDAB eta Navarrabiomed) MICROPROGEN proiektua gauzatzeko xedez. Proiektu honen helburu nagusia metaproteomikako teknika berriago horiek ikerketa funtzional, molekular eta egiturazkoekin integratu eta konbinatzea da, FODMAP urriko dietaren aurrean erantzuten duten eta erantzuten ez duten pazienteen artean hesteetako mikrobiotan jatorri peptidikoaren faktore bereizgarriak identifikatze aldera. Faktore bereizgarri horien ikerketak, diagnosi azkarreko kitak garatzeko bioadierazleak eskaintzeaz gain, HMS-an inplikatuta dauden mekanismo molekularrak ulertzen lagun dezake eta, horrenbestez, terapia berri eta hobeak finkatzen.

Helburu nagusi hori garatzeko, honako helburu espezifiko hauek gauzatu dira:

  1. helburua: FODMAP urriko dietaren esku-hartze nutrizionalera eramandako HMS pazienteen lagin biologikoen bilduma bat eratzea.
    Ikerketan 50 pazientek parte hartu dute, horietako 35 HMS diagnosia zutenak, Roma IV irizpide kliniko ohikoen arabera. Halaber, 14 kontrol-lagin gaineratu dira. Karbohidrato hartzigarri urriko dieta bat jarraitu ondoren, 16 pazientek dietaren aurrean erantzuna eman zuten. Paziente guztiei (erantzun dutenak eta erantzun ez dutenak) eginkari- eta odol-laginak hartu zaizkie, esku-hartze nutrizionalaren aurretik eta ondoren. Beraz, espero ziren lagin biologikoen bilduma eratzea lortu da, proiektu honetako gainerako helburuekin jarraitzeko.
  2. helburua: Esku-hartze dietetikoaren aurrean erantzun duten eta erantzun ez duten pazienteen mikrobiota bidezko metapeptidoma jariatua identifikatu eta peptido bereizgarriak lehenestea.
    FODMAP urriko dietaren aurreko erantzunen bioadierazle modura erabil litezkeen bi proteina identifikatu ziren. Azaleko proteina horien mailak erantzun zuten HMS pazienteengan berrezartzen ziren, esku-hartze dietetiko bat jarraitu ondoren. Haatik, dietaren aurrean erantzun ez zuten pazienteengan ez zen aldaketarik ikusten.
  3. helburua: Peptidoen hautaketa eta ezaugarritze funtzional eta egiturazkoa funtzio amiloide, immunogeniko edota toxigeniko posibleekin.
    Staphylococcus aureus bakteriatik datozen peptidoak identifikatu ziren (espezie hori mikrobiota-laginetan hauteman zen), egiturari dagokionez soilik pazienteengan aurkitutako HLA alelo batekin bateragarriak. Modu esperimentalean, laborategian erreproduzitutako proteina eta peptidoekin sortutako kristalen X izpien difrakzio bidez, bakteria horretatik eratortzen den peptido baten eta antigenoak ageri dituen molekularen artean gertatzen diren interakzioak argitzea lortu dugu. Interakzio horrek eta bere aztarna molekularrak espezie horren eta populazioan HMS garatzearen aurreko predisposizio genetikoaren arteko balizko lotura baterako ateak irekitzen dituzte.

  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Medicina personalizada
  • Líder del proyecto: Universidad de Navarra
  • Socios del proyecto: IdAB-CSIC y Navarrabiomed
X