Proiektu honek hiru helburu izan ditu:
- Digestio-hodiko puntu ezberdinetan lagina hartzeko gailu bat garatzea
Lanketa honen helburua laginak hartzeko kapsula bat diseinatzea zen, indarreko betekizun funtzionalak eta erregulazioa betez. Laginak hartzeko gailu hori diseinatu, fabrikatu eta frogatzea ahalbidetuko zuketen parametro ezberdinetan modu sekuentzialean egin da lan.
Materialari dagokionez, honako parametro hauek izan dira kontuan:
- ez biodegradagarria eta urdailarekiko erresistentea izan behar da, ahotik uzkira bitarteko ibilbide guztiari eusteko, eta ingurumenari dagokionez erresistentea izan behar da.
- bio-bateragarria izan behar da, eta substantzia toxikorik isuri gabe.
- erraz injektatzeko moduko propietateak izan behar ditu.
- 3D erako molde inprimatuekin bateragarria izan behar da: injekzio-tenperatura ona izan behar du, moldea kalte ez dezan, eta jariakortasun-indize ona edo likatasun apala izan behar ditu.
- jaurtiketa-sistema mekanikoari eusteko moduko propietateak izan behar ditu.
- hartutako lagina eta bere osagaiak babesteko gaitasuna izan beha du
- akabera ona ahalbidetu, eta tolerantziak ongi bete behar ditu, gerora muntatzeko.
- ekonomikoki irisgarria izan behar da.
Horregatik guztiagatik, polipropilenoa, polimetilmetakrilatoa, polikarbonatoa eta ABS-a erabiliz egin da lan.
Diseinuak digestio-hodiko bi eredu motetan probatu eta prestatu dira:
- eredua: In vitro bioerreaktorea Nafarroako Unibertsitateko CAF Departamentuan. Gorozki edo mikrobiota laginak sartzeko aukera ematen du, eta bitarteko aproposekin eta tenperatura, PH eta hornigai aldetiko baldintza egokiekin, gizakiaren digestio-hodiko zonalde ezberdinetako baldintzak simulatzeko aukera ematen du, in vitro urdail-hesteetako digestioa (azidoa eta entzimatikoa) eta hesteetako mikrobiotaren ekintza barne.
2. eredua: Göttingen txerria. Txerriaren digestio-hodia gizakiak duenaren oso antzekoa da, eta gailuaren funtzionaltasuna optimizatu eta baliozkotzeko aukera ematen du. Bi ereduetan egiaztatu denez, kapsulak sabelaren baldintzei eusten die, eta arazorik gabe iristen da hestera. Txerri txikietan hiru aste iraun izan ditu digestio-hodiaren barnean. Txerrikumeetan egindako probetan egungo gailuaren tamaina txikitzeko premia ikusi zen. Gaur egun, pilularen eta osagai mekaniko guztien tamaina murrizteko eginahala egiten ari dira, bere azken tamaina 000tik 0ra pasa dadin.
- Probiotikoen konbinazio batek gibel-esteatosi eredu batean dituen eraginei buruzko ikerketa karraskarietan
Lehen ikerketa batean, hainbat probiotikok saguaren gibel-esteatosi eredu batean izandako eragina aztertu zen. Horretarako, hiru multzok beren HFHF dietara Lactobacillus plantarum 748T, Bacillus coagulans GBI-30 6086 probiotikoak eta aurreko bi probiotiko horien nahasketa bat gaineratu zuten. Hiru multzoetan gluzemia-balio apalagoak agertu ziren tratatu gabeko multzoarekin alderatuz.
Bigarren azterketan Lactobacillus plantarum DSM20174 probiotikoa hornitu zen, mikro-kapsulatuta edo mikro-kapsulatu gabe. Kapsula mukosarkor/mukoitsasgarriekin egin zen, probiotikoak hestea ahalik eta ondoen kolonizatze aldera. Kasu honetan, tratamenduak modu adierazgarrian murriztu zuen esteatosia soilik HFHF dietaz elikatutako saguen multzoarekin alderatuz, eta odoleko glukosa mailak ere gutxiagotu egin ziren. Haatik, ez zen aparteko alderik ikusi mikro-kapsulatuta edo mikro-kapsulatu gabe jaso zutenen artean.
Bi ikerketetan aldaketa interesgarriak ikusi ziren hesteetako mikrobiotaren osaeran.
- Probiotikoek gibel-esteatosi eredu batean dituzten eraginei buruzko ikerketa txerrikumeetan eta gailuaren baliozkotzea lagina hartzeko
Lehenik eta behin, gibel-esteatosi eredua sartu zen Göttingen txerrikumeetan HFFC dieta batekin (alta en koipe eta fruktosa asko eta kolina gutxi). Bitartean, andui probiotikoaren (L. Plantarum) mikro-kapsulatzea landu zen, sabelaren kontrako baldintzen aurrean babesteko, heste lodira hobeto iris zedin. Azkenik, tratamendua diseinu esperimental honi jarraikiz burutu zen:
– 1. multzoa: HFFC dietarekin elikatutako 5 Göttingen txerrikume
– 2 multzoa: HFFC + probiotikoz elikatutako 5 Göttingen txerrikume
Tratamenduak ez zituen eredu esperimentalaren agerraldiak hobetu. Are, hiperkolesterolemia, hipertriglizeridemia eta hipergluzemian emaitzak okerragoak izan ziren. Hesteetako mikrobiotan aldaketak ez ziren esanguratsuak izan.