MEATSENSE


Moxal haragiaren kalitate-estandarrak modelatzea adimen artifizialarekin eta datu multisentsorialekin.

PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKITEA

MEATSENSE proiektuaren helburua da zaldikume-haragian kalitatezko estandarren sorrera abiatzea, Adimen Artifizialeko (AA) teknika berritzaileak oinarritzat hartuz. Zaldikume-haragirako sailkapen-sistema espezifiko bat garatzea, gaur egun ez dagoena, balio itzelekoa da haragia ekoizpen duten enpresetarako zein hiltegietarako, kalitate-estandarrak sortzeko prozesua hastearekin batera.

Proiektuan erabilitako datuak kanalaren kalitate-datuetatik datoz: hazkuntzaren datu produktiboak, dimentsioak, kanalaren kolorea, konposizioa eta sailkapena: Konposizio kimikoa, kolorea, testura, oxidazio lipidikoa, oxidazio aldakorra eta zentzumen-ebaluazioa eta, azkenik, FTIR espektroskopia.

Zantzu bereizgarri nagusi modura, sistemara kontsumitzaileen laginen emaitzak gaineratu dira. Horrek osagai subjektiboa gaineratzen dio sailkapen-algoritmoari. Horrek orain arte elikadura-kateaz aparteko sektoreetara mugatu diren ikaskuntza automatikoko algoritmo berritzaileak arakatzea, eta aldagai ezberdinen artean (objektibok eta subjektiboak) ezkutuko loturak eskuratzea ahalbidetu du; azken finean, kontsumitzaileen lehentasunen eta zaldikumearen hazkuntzari dagozkion berezko alderdien artean (beren elikadura, arraza edo hiltze-urtea) harreman zuzena finkatuz. Finean, giza pertzepzioaren objektibotasunerako bidea abiatu da. Informazio hori oso garrantzitsua izango litzateke haragi-ekoizleentzat, izan ere, informazio horretatik abiatuz, beren produktua merkatuko eskarira egokitzeko erabakiak hartu ahal izango zituzketen.

Proiektuaren helburu gehigarri bat zaldikume-haragiaren kontsumoa sustatzea da; izan ere, elikadura aldetik propietate oso osasuntsuak izateaz gain, ingurumenari so abelazkuntza jasangarrienetako bat da, hura gehien zaintzen dutenetako bat izateaz batera. Hori horrela da beste abelazkuntza batzuetan baino hondakin gutxiago sortzen delako, ukuiluratze maila apala dela medio, eta gainera, animalien bazkak on egiten dio basoen mantenuari.

Bestalde, oso asmo handiko proiektua izan da, diziplina anitzeko izaera argi batekin, animalia-ekoizpen arloko ezagutza (NUP-IS-FOOD), harrapatzea eta seinaleen prozesamendua MIR programan (NUP-ISC) eta Adimen Artifizialean punta-puntakoak diren tekniken (AIN-SI) garapena uztartuz. Hori guztiori, zaldikume-haragia sailkatzeko sistema fidagarri eta efiziente bat lortu asmoz, Nafarroako sektorean hazten ari den sektore batentzat erabilgarria.


  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Alimentación saludable y sostenible
  • Líder del proyecto: Universidad Pública de Navarra (UPNA)
  • Socios del proyecto: Asociación de la Industria Navarra (AIN)
X