MASS-STORAGE proiektuak Nafarroako 3 ikerketa-zentro garrantzitsu lerrokatzen ditu gaur egun zein etorkizunean zeharo garrantzitsua den (industriarako zein gizarterako) ikerketa-eremu batean, hots, Energiaren Biltegiratze Masiboan, sare mailan beharrezkoa energia berriztagarriak kopuru handitan integratzeko datozen urtetan, eta 2050 bitartean.
Proposatutako ikerketak sare elektrikorako sistema itzulgarriei erreparatu die, horretarako, biltegiratze termikoko sistemetan oinarrituz. Sistema mota horri Power-to-heat-to-Power esaten zaio. Ildo ezberdinak ikertuko dira makina termiko itzulgarriekin (bero-ponpa / potentzia-zikloa) eta potentzia-ziklo erako makina termiko konbentzionalekin konbinatuta.
Erresistentzia elektrikoa bero edo energia termiko bilakatzeko sistemek (Power-to-heat) erresistentzia elektrikoz hornitutako sistema konbentzionalak (Joule efektua) zein tenperatura ertain eta altuko bero-ponpen kontzeptuetan oinarritutako irtenbide aurreratuak erabiliko dituzte.
Gainera, eguzki-instalazio termikoen (CSP – Concentrated Solar Power ere izendatuak) eta Power-to-heat teknologien arteko sinergiak optimizatzea bilatuko da, sareko energia elektriko soberakoa biltegiratzeko aukera emanez CSP instalazioen funtsezko ezaugarriari esker, biltegiratze termikoko sistema bat txertatua dutenak.
CSP instalazioek termiko erako AEM sistema bat dute (bere dimentsioa dela medio, oro har, 50MW elektriko edo gehiago; gaur egun, 250MW elektrikora arteko zentralak daude) barnean txertatuta; haatik, urteko zenbait garaitan biltegiratuta dagoenaren zati bat ez da erabiltzen. Soberan dagoen elektrizitatea aprobetxatzen duen berotze-sistema bat erabiltzeak sinergia bat sortzeko aukera dakar, eguzki-energia termikoaren ekoizpenaren kostua zein energiaren biltegiratzeari dagokiona murrizteko.
Aztertzeko parametro gakoa da kostu eguneratuz bidez sistemaren bizitzan zehar biltegiratutako kWh (Levelized Cost of Storage – LCOS). Azkenik, eraginkortasun orokorra zein eskalagarritasuna aztertuko dira, bizi-zikloa eta kostuarekin batera. Horretarako, irtenbide bakoitzaren potentzial ekonomikoa zenbatetsiko da. Azterketa horietako emaitzak energia biltegiratzeko beste irtenbide batzuekin alderatuko dira, besteak beste, zentral hidroelektriko itzulgarriak, edo gordailutzea sistema elektrokimikoetan (bateriak) edo hidrogeno-teknologia. Azkenik, kontzeptu itxaropentsuena aukeratuko da, eta kasu zehatz baten xehetasunezko ikerketa burutuko da.
Emaitza AEM instalazio itzulgarri baten proposamen oso eta bideragarria izango da, kostu lehiakorrekin zentral hidroelektriko itzulgarri batekin alderatuz, aurrerago ikusiko denez teknologikoki aukera onena dena, baina bere aplikagarritasuna mugatzen duten baldintzatzaile geografikoak dituena. Instalazio itxaropentsuena dokumentu-informazio bidez zehaztuta geratuko da, eta ingeniaritza aurretiko mailan, baliozkotze/erakusketa instalazio baten eraikuntzari ekin ahal izateko.
Gainera, erakusketa maila altuago batean, MASS-STORAGE proiektuak, bere jardueretan, power-to-heat sistema berritzaile bat garatu, eraiki eta entsegu bidez probatzea proposatzen du, bero-ahalmen handiko betegarri espezifiko batekin hornitutako bero-metagailu batera akoplatutako bero-ponpa termoelektrikoko sistema bat gaineratuz.
Proiektuaren azken emaitza modura, gaur egun Nafarroan jardunean den Ziklo Konbinatuko Instalazio bat (Castejóneko udal barrutian dauden hiruetako bat) Energia Biltegiratzeko Instalaziora eraldatzea proposatu da, urteen poderioz eta Mix elektrikora pixkanaka energia berriztagarriak gaineratzearen ondorioz, beren errentagarritasun apal edo ezdeusa dela medio gelditzen joango diren instalazio fosiletarako etorkizuneko ildo modura.