LEGUSI
Lekadunak eta landare-hormonak: eginkizuna sinbiosian eta lehorte-baldintzetan
Esteka interesgarriak:
- Navarra Television-eko SINAI saioan
- Erreportajea Navarra Capitalen: "Leguminosas para reducir el uso de fertilizantes"
Lekadunak eta landare-hormonak: eginkizuna sinbiosian eta lehorte-baldintzetan
Esteka interesgarriak:
Artículos científicos
Comunicaciones en congresos
Nekazaritza da Nafarroako ekonomiaren habe estrategikoetako bat. Egungo nekazaritza-sistemek ongarri nitrogenatuen erabileraren mende daude modu nabarian, nagusiki, nitratoen mende; eta horiek kopuru handietan erabiliz gero lurrak eta akuiferoak kutsatu egiten dira, ingurumenarekin lotutako beste arazo batzuen artean. Leguminosoak bakteria finkatzaileekin sinbiosia finkatzeko gaitasuna duten landareak dira. Horrela, nitrogeno-iturriak eskura ditzakete, kanpotiko ongarrien laguntzarik gabe.
Gainera, landare horien fruituak, lekak, funtsezko osagaia dira nekazaritza- eta elikadura-katean, eta elikadura osasuntsu baten barruan kontsumitzea sustatu behar diren elikagai-multzoen barnean sartzen dira. Leguminoso-errizobio sinbiosi horren ezarpena arautzen duten faktoreetako bat etileno hormona begetala da. Etilenoa bioteknologian aplikagarritasun handia duen gasa da. Horrela, fruituen heltze-erreakzioetan erabiltzen da, eta baita patogenoen eta inguruneko estres ugariren aurreko erantzunean ere. Leguminoso bidezko sinbiosiaren kasuan, orain arteko ikerketek sinbiosi hori ezartzen den bitartean duen zereginari erreparatu diote. Haatik, atariko ikerketek iradokitzen dutenez, noduluaren garapenean eta nitrogenoaren finkapena mantentzean inplikatuta egon daiteke. Gainera, nazioarteko hainbat lanek erakutsi dutenez, interakzioa dago etilenoaren eta beste hormona batzuen artean (esate baterako, zitokininak, auxinak edo giberelinak) sinbiosiaren hastapeneko etapen erregulazioan. Hala eta guztiz ere, hormona horiek jarduna eta elkarren arteko erregulazioa eragiten duten mekanismoak ez dira sakontasunez finkatu, eta gutxi dira landare-ehunetan egiazko neurriekin egindako ikerketak.
Ikerketa-proiektu honetan etilenoak sinbiosiaren etapa berantiarretan zein lehortearen aurreko erantzunean betetzen duen eragina aztertu dugu, beste landare-hormona batzuekiko interakzioa ere aztertuz. Horretarako, Medicago truncatula landarearen ezaugarri fisiologikoak atera ditugu eta landare horren lerro ugariren adierazpena aztertu dugu. Leguminoso-eredu hori alpaparekin lotuta dago, bazka-leguminosoa, eta interes agronomiko handikoa. NUP eta Nafarroako Unibertsitateko bi ikerketa-taldeen arteko lankidetzari esker, analisi fisiologikoak txertatu ahal izan dira landare-hormonen adierazpen-profilen eta neurketekin batera. Horrela, interes handiko emaitzak lortu dira sinbiosi finkatzaile bat ezartzeko oinarriak ulertzeko. Lortutako finantzazioarekin hainbat ikerlari kontratatu ahal izan ditugu, ezagutza-esparru horrekin lotutako prestakuntza jaso dutenak, eta laster aldizkari espezializatuetan argitaratuko diren emaitzak eskuratu ditugu. Gure ikerketa-lana Garapen Jasangarriko Helburu ugarirekin bat dator, ezagutza sortuz eta Nafarroan ikerlarien espezializazioa eta prestakuntza sustatuz.