KL VAINILLINA
Kraft ligninaren balorizazioa, banillina ekoizteko
Esteka interesgarriak:
- Navarra Television-eko SINAI saioan
- Erreportajea Navarra Capitalen: "Los antioxidantes, un negocio de futuro para la industria del papel"
Kraft ligninaren balorizazioa, banillina ekoizteko
Esteka interesgarriak:
KL Vainillina proiektuak, 2016ko iraila eta 2020ko azaroa bitartean gauzatu zenak, balio erantsi handiko bioproduktuak despolimerizatu eta bereizteko prozesu bat garatzea ahalbidetu zuen kraft ligninatik abiatuta (KL), laborategiko eskalarekin hasi eta instalazio pilotu batean (TRL4) prozesatu arte. Banillinaren eskurapenari dagokionez (proiektuaren hasierako helburua), lignina monomeroetara bihurtzeko % 7ra arteko emaitzak lortu ziren arren, frogatu zen eukaliptoaren zuretik ateratako kraft lignina lehengai modura erabiliz eskuratutako banillinaren errendimendu apalen ondorioz prozesua, komertzialki, ez dela horren lehiakorra beste zur batzuen erabilerarekin alderatuz, pinuarekin alderatuz esate baterako.
Arrazoi hori dela medio, proiektuaren hasierako helburuak birbideratu egin ziren, ordura arte eskuratutako emaitzak kontuan izanik. Horrela, prozesua birbideratu egin zen beste bioproduktu mota batzuk ekoizteko eta, horrekin, bere industrializazioaren bideragarritasuna erdietsi zen, izan ere, azterketa ekonomikoari begira egindako azterketak oso itxaropentsuak izan ziren.
CENER zentroa izan zen fase ezberdinetan proiektua gidatu eta koordinatzeaz arduratu zena, bioproduktua sortu eta bereizteko ibilbideak ebaluatu, garatu eta optimizatzeko lanak gauzatuz, hala laborategi mailan nola ekoizpen jarraituko fasean.
Proiektu horren ekintza-planak honako hauek barne hartu zituen:
Lehendabiziko etapetan zehar, ENCE enpresak lanketak burutu ahal izateko beharrezkoak ziren KL araztuko kopuruak hornitu zizkion CENER zentroari, eta gainera, lan-plangintza eta erabiltzeko metodologiak berrikusteaz arduratu zen. Proposatutako prozesuaren industrializazioaren bideragarritasuna bi erakundeen arteko lankidetzarekin burutu zen.
Proiektuko ondorioetako baten arabera egiazta daiteke eukaliptoaren kraft lignina araztua lignina mota honetan espero diren pisu molekularraren eta unitate funtzionalen heinean sartzen dela. Emaitzak adierazten dutenez, kondentsazio handikoa da, pisu molekular apalekin eta karbohidrato zein errauts eduki oso baxuekin, eta hori purutasun handia adierazle da, nahiz eta balio bibliografikoekin alderatuz sufre aldetiko edukiak handiak izan.
Bioproduktuak bereizi eta arazteko sistema bat diseinatzearen konplexutasunaren ondorioz hasieran planteatutako estrategia aldatu egin behar izan zen; izan ere, ligninaren polimerizazioa kentzeko prozesuan zehar sortutako korrontea pH eta tenperatua altukoa zen, osaera konplexua izateaz gain.
Instalazio pilotuan dagoen erreaktorearen bihurketa 2019ko irailean burutu zen, eta gaur egun jardunean jarraitzen du. Hori izan da, gaurdaino, proiektuaren lorpen nagusienetako bat, TRL2-tik TRL4-ra igarotzea suposatu baitzuen.
Proiektua amaitu da eta, arazoak arazo, 2019an planta jarraitua abian jartzeak bere jarduna optimizatzeaz gain, produktuaren aurretiko baliozkotze bat egiteko aukera eman zuen. Hasieran planteatutako helburuen erdiespena ondorengo industrializazio baterako bideragarritasunaren azterketarekin amaitu zen.
Azterketa horrek adierazi zuenez, ekoizpen-prozesua bideragarria da merkatuko prezioei so. Dena den, oraindik badira zenbait alderdi gako zehazteke, mailakatze industrial baterako etorkizuneko etapa bati begira. Horrek, baldin eta gauzatzen bada, enpresaren inplikazioa eskatuko du. Etorkizuneko garapen hori baliagarri izan beharko litzateke TRL4 maila pilotuan erdietsitako emaitzak berresteko. Edozein modutan, kostuen gainean egindako ebaluazioak, proiektuaren ondorioetan identifikatutako zenbait hobekuntzen inpaktua kontuan izan gabe eta etorkizun hurbil batean esperimentu bidez baliozkotzea espero duguna, merkatuko atalasearen barnean sartzen diren ekoizpen-kostuak islatzen ditu.
Oso pozik gaude proiektuaren garapenarekin ikuspegi tekniko batetik, eta baita erdietsitako emaitzekin ere. Baina, I+G arloko proiektuetan gertatzen den bezala, haren amaiera asmo handiagoko helburu batzuk dituen ibilbide berri baten abiapuntua baino ez da, garatutako bioproduktua merkatura eramate aldera.
Planteatutako ibilbide-orria arrakastaz gauzatzeko, ezinbestekoa izango da aldeen arteko lankidetza eratutako bioproduktua lehen etapa batean merkatuan dauden kontsumorako produktu edo ondasunekin baliozkotzeko, eta nahitaezkoa izango da ondotik prozesua mailakatzea, baldin eta lehendabiziko zatiak arrakasta izaten badu, eta azkenik industrializatu egin beharko da, bioproduktua merkaturatzeko.