ECTICONA


Diagnostikorako eta txertaketarako tresnak garatzea, ektima kutsakorra kontrolatzeko

 

Esteka interesgarriak:

SABER MÁS DEL PROYECTO

Ektima kutsakorra (EK) Orf parapoxvirusak eragindako gaixotasun birikoa da, hausnarkarietan erasaten duena, aurpegi-mukosetan, bular-buru eta apatxetan ultzerak sorraraziz, eta gizakiengan ere eragina izan dezakeena. Kasurik larrienetan, animalietan izaten diren lesioek elikadura eragozten dute, eta eragina dute osasun-egoeran zein eguneroko pisu-irabazian. Eragina handia da Nafarroako ardietan, infekziotik eta osasun-gastuetatik eratorrita, galera ekonomiko esanguratsuak zenbatesten direlarik. Gastu horiek bigarren mailako bakteria-infekzioak arintzeko (mastitisa eta pododermatitisa) antibiotikoekin lotzen dira, izan ere, Ek-ren aurrean ez dago tratamendu edo txertorik. Agerraldiak, hein batean, prebalentzia handiko eremuetatik datozen animaliak hartzearen ondorioz ematen dira; halere, gaur egun, ez dugu infektatutako animaliak identifikatzeko aukera ematen duten baliozkotutako tresna bioteknologikorik.

Proiektu honetan aurreko proiektuetan Nafarroan serum-epidemiologia ikerketa bat egiteko garatutako ELISA probak erabili dira. Horretarako, 1.500 lagin baino gehiago eskuratu dira 80 artaldetatik, eta azterketa horietan, % 88an animalia positiboak identifikatu ditugu. Ustiategi bakoitzean inkesta bat egin zaie abeltzain guztiei, eta inkesta horiek agerian utzi dute Ektima kutsakorrak Nafarroako artaldetan suposatzen duen arazo larria eta txertoak garatzeko premia.

Kutsatutako animaliak identifikatzea funtsezko estrategia da kontrol-programak ezartzeari begira, eta onik dauden edo arrisku handikoak diren ustiategietan arriskutsuak izan daitezkeen animaliak sartzea ekiditeko. Proiektuak ELISA serum-metodo bat landan bertan baliozkotzea ekarri du, Orf birusak kutsatutako animaliak, sintomekin edo gabe, identifikatzeko (1. irudia).

 

Tresna horrek aukera eman du modu espezifikoan aztertutako ustiategi gehienetan animalia seropositiboak identifikatzeko.

 

Animalia seropositiboen presentzia ez dator bat beti agerraldiekin, eta iraganeko txertatze-kanpainekin lotuta egon liteke, izan ere, kanpaina horietan birusa, bizirik eta arinduta, inokulatzen zen, eta ezinezkoa egiten zuen DIVA estrategiak ezartzea, kutsatutako animaliak eta immunizatuak bereiztekoak. Egindako inkestekin bat etorriz, ustiategien % 69k izan du gaixotasunaren agerraldirik azken bost urteotan. Dena den, horietako % 55 soilik eman zuten positibo ELISA metodoarekin. Bestalde, ustiategien %21etan ez zen agerraldirik izan, baina animalia seropositiboak hauteman ziren, ziurrenik birusa, bizirik eta arinduta, txertatzetik eratorrita. Gure lurraldean gaixotasuna aho eta bularreko moduan ageri da nagusiki, arkumeen eta esnearen ekoizpenaren errendimenduan eragina duten bi modu kliniko, hurrenez hurren.
Bigarren helburu batean, proiektu honek saguen Sendai (SeV) birusean oinarritutako bektore birikoak garatu ditu, non Orf birusaren gene immunogenikoak sartu baitira. Zehazki, B2L eta 0059 proteinei dagozkion bi inokulu erabili ziren, Orf birusaren bidez kodetuak. SeV birusak arnasbideak kutsatzeko duen ahalmen handia, bere ahalmen immunoestimulatzaileak eta transgenari dagozkion proteina kopuru handi baten adierazpena aprobetxatuz, animalia helduen 4 multzo immunizatu ziren, Orf birusaren aurrean historiarik gabeko eta erreakzio serologikorik gabeko ustiategietakoak.

  • Kontrol-taldea: kultibo bidez inokulatua.
  • Sendai talde hutsa (SeV-GFP): proteina berde fluoreszentea adierazten duen Sendai bektorearekin inokulatua, Orf birusaren generik gabe.
  • B2L (SeV-B2L) bidez immunizatutako taldea: proteina berde fluoreszentea adierazten duen Sendari bektorearekin eta Orf birusaren B2L genearekin inokulatua.
  • 0059 (SeV-0059) bidez immunizatutako taldea: proteina berde fluoreszentea adierazten duen Sendari bektorearekin, eta Orf birusaren 059 genearekin inokulatua.

Sudur bidezko bi immunizazio berdin-berdin eta laborategian isolatutako Orf birusaren bi infekzio esperimental egin ziren aurreko proiektuaren barruan. Kontrol-taldeko animalien % 45ak gaixotasuna garatu zuten, eta bektore hutsean inokulatutakoen kasuan, soilik % 18k garatu zuen. Bestalde, B2L genearekin immunizatutako animalien % 63k gaixotasuna garatu zuen, eta SeV-0059 genearekin immunizatutako animaliek ez zuten gaixotasunaren zantzurik agertu. Gainera, soilik animalia horiek agertu zuten serumean Orf birusaren aurrean antigorputzean maila hautemangarri bat infekzio esperimentalaren ondoren (3. irudia).

Oro har, ECTICONA (PC080) proiektuak, aurrekoekin batera (CONECTIM: PC071-072 y PC052-053), bere ekarpena egin du EK gaixotasuna eragiten duen Orf birusaren anduien lehendabiziko isolamendu eta ezaugarritze genetikoarekin herrialde honetan. Gainera, kutsatutako animalien odolean antigorputzak daudela frogatu dugu, animalia seropositiboak hautemateko gai den ELISA metodo bat garatuz, eta esparru horretako lagin kopuru handian aplikatu da, Nafarroan ustiategi gehien-gehienetan animalia seropositiboak dituztela identifikatuz. Gaixotasunak Nafarroako abeltzaintzaren industriarako duen garrantzia agerian geratzen da egindako inkesten emaitzan, zeinaren arabera, EK gaixotasuna ardien ekoizpena kaltetzen duen gaixotasuna baita, eta berau kontrolatzeko tresnak garatzeko premia nabarmentzen da. Birusaren alderantzizko genetika-sistema baliagarri izateari esker, EK gaixotasunaren aurrean txerto modura berriro konbina daitezkeen bektore birikoak garatu ahal izan ditugu. Emaitzek, animalia helduetan, SeV-059 txertoak Orf birusaren infekzio esperimentalaren aurrean babesa emateko duen ahalmen itzela erakusten dute.

Proiektu honek kontzeptu-proba bat eman du EK gaixotasunaren kontrolean, ELISA metodoarekin animalia seropositiboak identifikatuz eta infekzio esperimentalaren ondoren gaixotasunaren aurrean animalia helduak babestuz. Emaitzek populazio zaurgarrienarekin (arkumeak) zein umedun emeekin entsegu klinikoak egitea bermatu beharko lukete. Horrek kumeei begirako immunitatearen transferentzia pasiboa frogatzeko aukera emango liguke. Horrela, ELISA metodoak eta garatutako txertoak ekarpen adierazgarria egin lezakete gaixotasunaren kontrolean DIVA estrategiak aplikatuz, eta infekzio hori tratatzeko antibiotikoak erabiltzea ekidinez, Nafarroan kasu guztien % 50an aplikatzen dena.

 

 

Esta herramienta ha posibilitado identificar animales seropositivos en la gran mayoría de explotaciones analizadas de manera específica (Figura 2).

 

 


  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Alimentación saludable y sostenible
  • Líder del proyecto: IdAb - CSIC (Instituto de Agrobiotecnología (Agencia Estatal Consejo Superior de Investigaciones Científicas)
  • Socios del proyecto: INTIA
X