DIATEREI


Diana berriak identifikatzea eta alternatiba terapeutikoak garatzea endokarditis infekziosoa tratatzeko.

 

Esteka interesgarriak:

PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKITEA

Endokarditis infekziosoa (EI) bihotzeko balbulen infekzioa da. Bakteriak edo onddoak odol-fluxuaren bidez bihotzeko kaltetutako edo hazitako zonaldetara iritsi eta horietara eransten direnean gertatzen da. Azkar tratatu ezean, infekzioak lesio eta konplikazio oso larriak sorrarazten ditu balbuletan, % 30-40 inguruko heriotza-indize batekin. Tratamenduan antibiotikoak, profilaxi antikoagulatzaileak eta, zenbaitetan, balbula aldatzeko kirurgia sartzen dira, aldi berean, pazienteen morbimortalitatea areagotzen duena.

Proiektu kolaboratibo honetan Staphylococcus aureus (S. Aureus) bakteriak eragindako endokarditisa erabili dugu, erasokorrena eta gure ingurua ugariena, patologia horrekin lotutako bi arazotan gure ezagutza sakontzeko eredu modura: generoaren arabera prebalentzian eta pronostikoan dauden aldeak, eta bakteria multi-erresistenteen ondorioz antibiotiko bidezko tratamenduaren zailtasunak. Lehendabiziko helburuan, infekzio bat gertatzen denean endotelioan eta bihotzeko balbularen interstizioan gertatzen diren aldaketak identifikatu ditugu, biologia molekularreko eta “single cell” transkriptomikako teknikak konbinatuz, eta pazienteen generoaren arabera balizko aldeak zehaztuz. Hurbilketa horrek aukera eman digu pazienteen generoan balizko jomuga terapeutiko espezifikoak aurkitzeko, horrek Ei-ren aurrean tratamenduak pertsonalizatu eta indibidualizatzea ahalbidetuko luke. Bigarren helburua antibiotikoen osagarria den tratamendu-estrategia bat garatzera bideratu da, gRNA-z hornitutako CRISPR-Cas9 sistemak dituzten birus (fagoak) funtzionalizatuetan oinarritua, S. aureus bakteriaren kromosomaren zonalde mantenduetara bideratuak. Hurbilketa honen funtsa da fagoak, infektatzean, CRISPR sistema barneratzen duela, bakteria-kromosoma digeritzeaz arduratzen dena, bakteriaren inaktibazioa eraginez. Esperimentuak burutu dira zelula mailan zein Ei-ren eredu esperimentala erabiliz. Gainera, partikula magnetikoen bidez fagoak funtzionalizatzea lortu da, eta horrek fagoa infekzio-zonaldean kontzentratzen lagunduko du.

Proiektu horri esker, S. aureus bakteriak eragindako Ei-aren eragile diren zelula- eta molekula-mekanismoak aztertu ahal izan da, gaixotasunaren prebalentzian zein pronostikoan gizon eta emakumeen artean dauden balizko aldeak aztertzeaz batera. Horrela, EI-aren tratamendua pertsonalizatzeko aukerak hobetzea dugu asmo. Bestalde, proiektu horri esker eskuratutako datuek aukera ematen digute alternatiba terapeutiko berri bat proposatzeko, bakteria suntsitu eta infekzioa geldiaraziko duten partikula magnetikoekin funtzionalizatutako fagoetan.


  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Medicina personalizada
  • Líder del proyecto: Navarrabiomed
  • Socios del proyecto: CIMA y AIN
X