BEST


Breakthrough material aurreratuetan, eguzki-energia termikoko eta biltegiratze termikoko sistemak garatzeko

 

Esteka interesgarriak:

ARGITALPENAK

Otros

  • TFM – Ingeniería Industrial (UPNA)
    Daniel Aristu Ojer: Estudio de la corrosión por sales fundidas de carbonatos en recubrimientos por proyección térmica sobre acero inoxidable (junio, 2023)
PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKITEA

Proiektuaren hastapenean, helburu nagusia gaineztatzeen garapenerako teknikak CSP instalazioen bi osagai espezifikoetarako bi gaineztatzeko ekoizteko erabiltzea zen, beren eraginkortasuna areagotu edo zentral horietan agertu ohi diren arazo nagusi zenbait desagerrarazi edo ahalik eta gehien murrizteko, teknologia lehiakorrago bihurtuz. Helburu nagusi horri so, 3 helburu espezifiko zehaztu ziren, aipatu helburu nagusia betetzeko ezinbestekoak:

  • Xurgatze-ahalmen handiko gaineztatze bat garatzea, merkea, aplikatzen erraza eta eguzki-errezeptore baten lan-baldintza gogorrak jasateko gai izango zena, 600ºC-tik gorako tenperaturarekin eta gainazalean dagoen eguzki-erradiazioa baino 800 aldiz handiagoak diren eguzki-fluxuekin.
  • Gatz galdatuak biltegiratzeko tangetarako gaineztatzen bat garatzea, teknologi horretan korrosioarekin lotuta maiz gertatzen diren arazoak alboratzeko. Gaineztatzea gaitasuna izan behar zuen tanga horien barnean egoten den korrosio oso handiko giroa jasateko. Tanga horietan nitrato-gatzen nahasketa bat gordetzen baita 565ºC-tara, kalitate handiko altzairu herdoilgaitzeko balio-bizitza espero denaren heren batera murrizteko gai dena.
  • Hobekuntza horiek dorre konbentzionaleko CSP instalazio bateko funtzionamenduan eta bertako energiaren kostuan duten eragina ebaluatzea bi zentral komertzialetan oinarritutako instalazio-eredu batetik abiatuz.

Eskuratutako emaitzak itxaropentsuak izan dira, batez ere, proiektuaren barnean aztergai diren bi esparruetako batean (xurgatze maila handiko gaineztatzeak eta korrosioaren aurkako gaineztatzeak) eta aukera eman digute teknologiaren aurrerapenean urratsak emateko eta instalazio horiek sortutako energiaren kostuan (LCOE) % 10etik gorako balizko murrizketak aurreikusteko.

Xurgatze maila handiko gaineztatzeari dagokionez, 8 irtenbide ezberdin frogatzera iritsi zen garapen iteratiboko fase baten ondotik, egungo arte-egoeraren gainetiko irtenbidearen xurgatzea lortu ziren, % 96tik gorako balioak neurtzera iritsiz, balio itxaropentsua eta potentzial handikoa. Gainera, gaineztatzea soilik esprai bat erabiliz berriro pintatzea ahalbidetuko lukeen erraz aplikatzeko metodologia baterako garatu zen. Haatik, irtenbide bakar batean ere ez zen lortu garapenean egin ziren iraunkortasun-proba gogorrak gainditzea, eta ez ziren gai izan 800 aldiz kontzentratutako eguzki-erradiazioari eusteko irtenbidea bideragarri izateko behar adina denboraz.

Bestalde, korrosio handiko gaineztatzeari so, emaitzak askoz ere itxaropentsuagoak izan ziren; egungo arte-egoerarekin alderatuz (kloruroen gatzen korrosioa 700ºC-tara) korrosiboagoak diren inguruneen aurrean oso erresistenteak diren irtenbideak lortu ziren, gaineztatzea gutxi kaltetuz eta ia inerteak nitrato-gatzean korrosioaren aurrean 565ºC-tara, Proiektuaren adar horretako emaitzek ikerketa-ildo bat ireki dute, eta ildo horretatik tiraka segitu behar da bere garapenarekin jarraitzeko, zentral mota horretan aplikatzeko potentzial handikoa izateagatik eta emaitzak itxaropentsuak direlako.

Ondorio modura, proiektuaren hasieran planteatutako helburuen % 100 bete ez arren, oso emaitza itxaropentsuak lortu dira, lanerako ildo berriak ireki dituztenak, eta instalazioetan garatutako irtenbide horien inpaktu ekonomikoa egiaztatu da, bertako energiaren kostua % 20 baino gehiagoan murriztuz. Gainera, proiektu honek bazkideei aukera eman digu Nafarroako ikerketa-espazioko beste erakunde batzuekin kolaboratu eta horiek ezagutzeko, eta ziurrenera, horrek etorkizunean elkarren arteko garapenak abiaraztea eta lankidetza-proiektuak martxan jartzea ekarriko du, Nafarroako I+G arloaren bilbea indartuz.


  • Año: 2020
  • Sector estratégico: Industria de la energía verde
  • Líder del proyecto: CENER Centro Nacional de Energías Renovables
  • Socios del proyecto: Lurederra y Universidad Pública de Navarra
X