2020an COVID-19 birusaren pandemiak sorrarazitako osasun-krisi larria dela medio, agerian geratu zen gaixotasunaren aurka borrokatzeko ahalik eta tresna gehien izateko premia. Testuinguru horretan estrategia ugari eta oso anitz diseinatu eta ikertu ziren, esate baterako, musukoen erabilera edo txerto berrien garapena; eta mugikortasuna mugatzeko neurriak hartu ziren. ARGITU proiektuak, alternatiba modura, birus-estaldura berrien garapena eta horiek erabilera publikoko eremutan kutsadura kopurua moteltzeko aplikatzea proposatu zuen. Neurri hori aurretik aipatu direnei batzekoa izango litzateke, horien neurria maximizatuz osasunaren alorrean.
ARGITU proiektuaren helburu nagusia patogenoak desagerrarazteko ahalmenez hornitutako estaldura fotokatalitikoak garatzea eta horiek automobilgintzaren eta, oro har, garraioaren sektorean erabilera zabala duten material ezberdinetan aplikatzea da. Produktuak mikroorganismoek, esate baterako, birusek eta bakteriek, eragindako gaixotasunen kutsaduraren probabilitatea murriztea ahalbidetuko du. Garatzeko estaldurak material zeramikoetan oinarrituta daudenez, propietate mekaniko onak dituzte, eta kimikoki egonkorrak dira. Gainera, automobilgintzan maiz erabiltzen diren hainbat osagaietan aplikatzeko aukera ematen dute, gainazalak produktu kimikoekin desinfektatzeko premia murriztuz, eta, horren ondoriozko ingurumen-inpaktua gutxituz.
ARGITU proiektuan AIN eta UPNA-INAMAT2 kolaboratzaile izan dira, eta bi teknologia erabiliz egin da lan (PVD-Physical Vapour Deposition eta Electrospinning) film fotokatalitikoak eskuratzeko aukera ematen dutenak.
ARGITU proiektuan eskuratutako emaitzek hasiera batean finkatutako helburuak bete dituzte: Aurreikusten zen eran, oxido metalikoen geruzak, sinpleak zein konbinatuak, baztertzeari dagokionez optimizazioa lortzeko fase tekniko ezberdinak arrakastaz burutu dira. Modu aktiboan egin da lan memorian deskribatutako teknologiekin (PVD zein ELECTROSPINNING), eta ezaugarritze-emaitzek erakutsi dutenez, estaldurek hasiera batean ezarritako propietate kimikoak eta egiturazkoak betetzeaz gain, birus eta bakterien aurrean jarduera adierazgarria erakustea lortu da.