AdaptFoil3D II proiektuaren helburua industria fidelitate handiko eta kostu konputazional urriko simulazio aerodinamikoko tresnekin hornitzea da.
Aerosorgailu baten aerodinamika funtsezko elementua da aerosorgailuen energia ekoizteari begira. Industria eolikoaren hastapenetik, aerosorgailuen energia diseinatu eta zenbatesteko erabilitako teoriak industria aeronautikotik datozen teoria aerodinamiko sinpleetan oinarritu dira, esperimentu bidezko zuzenketa batzuk gaineratuz, BEM teorian ongi deskribatuta ez dituen efektu konplexuak kontuan izateko. Horrela, palaren erroan, palaren puntan edo aerosorgailuaren pala jardunaren posizio normalaren urruneko haizea jasotzen duen egoeratan izaten diren tokiko eraginak ez dauden ongi irudikatuta gaur egun egiten diren teoria eta formulazioetan, izan ere, behaketa esperimentaletan oinarritzen dira % 100ean. Horrela, tresna tradizionalak oso azkarrak dira, baina haize konplexuko egoera jakin batzuetan, irtenbide horiek ez dira oso zehatzak edo akastunak dira argi eta garbi.
Funtsean esperimentazioan oinarritutako teoria horiek, erkatuta daude CFD kalkulu oso konplexuen aurrean, eta modu hedatuan erabiltzea ezinezkoa izatea eragiten duten konputazio-denbora batzuekin. Hori dela eta, CENER zentroak AEROWIN izeneko modulu aerodinamiko bat garatu du, simulazio aeroelastikoko edozein softwaretan, egun erabiltzen direnak, txerta daitekeena. AEROWIN gai da zehaztasun berarekin BEM teoriarekin modu fidagarrian egin daitezkeenaren moduko simulazioak egiteko, baina BEM ereduek behar bezala irudikatzen ez dituzten egoera nomilaletatik urrun dauden egoera konplexuetarako ere balio du. Gainera, AEROWIN ereduaren konputazio-kostua neurrikoa da. Hala, mahai gaineko PC sinple batean abiarazi daiteke kargen sustapen masiboa eskatzen duten industriako premietara doitutako denboran.
Baina AEROWIN ereduak ez du balio haizearen eta aerosorgailuaren palaren arteko deslerrokatze handien moduko arazoak ebazteko soilik. AEROWIN ereduak, BEM kodeak ez bezala, BEM teoriarekin atzematea ezinezkoa den jazoera bat hauteman dezake, eta hori ezinbestekoa da etorkizuneko aerosorgailu handietarako. Diseinatzen ari diren errotore handiak, 200 m-tik oso gora, egitura oso malguak dira, errotazioan dauden bitartean 10 edo 15 metro tolesteko gai. Horrek esanahi du, errotore-biraketa batean, litekeena dela pala dorretik hurbildu edo bertatik urruntzea. Horrek esanahi du, kasu horietan, errotorea bere uberarekin berarekin kontaktuan sartzen dela, lehen horren garrantzitsua eta horren ugaria ez zen jazoera fisiko bat sorraraziz, 40 metroko pala zurrunekin. Jazoera fisiko hori are argiago dago etorkizuneko aerosorgailu flotatzaileen kasuan, aurrerako eta atzerako etengabeko mugimenduak jasaten ariko diren flotatzaileek eutsita. Bada, AEROWIN gai da efektu hori atzemateko, izan ere, AEROWIN eredua gai da aerosorgailuak sorrarazten duen ubera hori kalkulatzeko eta, horrenbestez, ubera aerosorgailu batek sortzen dituen indar aerodinamikoen kalkuluan hori kontuan izateko gai da.
AEROWIN ereduaren hainbat argitalpen egin ditu CENER zentroak, berau ezagutarazteko xedez. Argitalpen horietako batzuek interes handia sortu dute industrian eta CENER zentroa oraintxe bertan AEROWIN eredua energia eolikoaren sektorean hedatuta dagoen tresna komertzial batean txertatzeko lanean ari da.