Nafarroak berrikuntza aukerak bilatzen ditu Europaren eskutik NEXUSen bigarren edizioan

Nafarroak berrikuntza aukerak bilatzen ditu Europaren eskutik NEXUSen bigarren edizioan

Ollo lehendakariordeak Nafarroak Europako proiektu handiak hartzeko duen prestutatasuna eta egokitasuna nabarmendu ditu ADItech-ekin batera antolatutako jardunaldi honetan

NEXUS Where Navarra meets Europe jardunaldian I+G+Bko Nafarroako Sistemako (SINAI) eta Foru Komunitateko beste erakunde batzuetako eragileak izan dira gaur goizean, Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregian eta Nafarroako Auditorioan, eraldaketa ekonomikoaren gako nagusi gisa iraunkortasunaren alde egiteko. Bigarren edizio honetan, Ana Ollo bigarren lehendakariorde eta Memoriako, Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak “Nafarroak Europako I+G+b proiektu handiak hartu eta garatzeko duen prestakuntza maila altua” nabarmendu du.

Era berean, Ollo presidenteordeak adierazi duenez, Foru Komunitatea “2023ko Eskualde Berrikuntzaren Sailkapenean” Berritzaile Handia (Strong Innovator) “gisa kalifikatu den Estatuko lau eskualdeetako bat da”, Europako Batzordeak 240 eskualdetarako eta 21 adierazlerekin eratutako indizean hain zuzen ere.

ADItech erakundeko zuzendari nagusiak, Diego Garridok, honako hau nabarmendu nahi izan du: “Nexus SINAI-ren koordinatzailea den ADItech-en ekitaldia da, Nafarroa Europarekin lotzeko eta konektatzeko egiten duen lana gauzatzen duena”. Jarraian, irekiera ekitaldian, Europako Batzordeko Ikerketa eta Berrikuntza Zuzendaritza Nagusiaren ordezkariak, Magdalena Cymerys andreak, parte hartu du eta “Berrikuntzaren Europako Agenda Berriaren” inplementazio-egoera aztertu du. Agenda horren helburuetako bat «eskualdeko berrikuntza-haranak» sortzen laguntzea da, Europako berrikuntza-eragileak indartuko eta lotuko dituztenak. Nafarroak Ekonomia Zirkularreko Berrikuntzako Eskualde Harana sortzeko proposamen bat aurkeztu du berriki, Europako beste eskualde batzuekin lankidetzan.

Kanpo Ekintzako Zuzendaritza Nagusiak finantzatua eta ADItech Nafarroako I+G+b Sistemaren (SINAI) koordinatzaileak antolatua, NEXUS ekitaldiak sei saio izan ditu, S4 eskualdeko eraldaketa ekonomikorako agendak markatutako gaiei buruzkoak: energia berdearen industria; medikuntza pertsonalizatua; elikadura osasungarri eta jasangarria; mugikortasun elektrikoa eta konektatua; trantsizio ekologikoa eta trantsizio digitala. Saio horietako bakoitza Europako erreferentziazko proiektu baten ponentziarekin hasi da.

Ondoren, mahai-inguru bat egin da. Bertan, SINAI-ko agenteek eta Nafarroako beste erakunde batzuek Foru Komunitateak azaldutakoaren antzeko ezaugarriak dituen proiektu bat garatzeko gaitasuna duen aztertu dute. Baita ere, goiz osoan zehar, bilerak egiteko gune bat prestatu da. Jardunaldiari amaiera eman dio Kanpo Ekintzako zuzendari nagusi Sergio Pérez García-k.

Planteatutako sei proiektuak

Zehazki, I+G+b arloko Europako proiektu nagusiei dagokienez, NEXUSen edizio honetan sei erreferentziako proiektu proposatu dira. Energia berdearen industriari buruzko saioan, ‘2HEAT’ proiektua aurkeztu da, merkataritza-eraikinak berotzeko hidrogenoa (H2) duen berokuntza berdearen balio-kate osoa erakusteko.

Medikuntza pertsonalizatuari dagokionez, ‘CGI-Clinic ‘s’ proiektua aurkeztu da, onkologian doitasun-medikuntza hobetzeari buruzkoa, datu genomikoen interpretazioa optimizatuz. Elikadura osasungarri eta jasangarriari dagokionez, ‘FEAST’ proiektua aurkeztu da. Elikadura-jokabide osasungarriagoak eta jasangarriagoak sortzea maila guztietan eta elikadura-sistemaren balio-kate osoan da proiektu horren helburua.

Mugikortasun elektrikoari eta konektatuari dagokionez, ‘SNOW’ proiektua azaldu da eta horren helburua hiri-garraioan automatizazio partekatua, konektatua eta elektrifikatua hedatzen laguntzea da, hiri-mugikortasun jasangarrian aurrera egiteko. Kasu honetan, proiektuan zehar, Europa osoko 20 hiritan benetako erakustaldiak egingo direla azaldu da.

Trantsizio ekologikoari buruzko saioan ‘REDOL’ proiektua aurkeztu da, honen helburua hiriak zirkulartasun-zentro bihurtzea izanik, zero hondakinetarako estrategiak ezarriz. Eta, azkenik, trantsizio digitaleko mahaian, ‘Dihamics’ aurkeztu da, Akitaniako berrikuntza digitaleko zentroa (Hub), enpresei, bereziki ETEei, adimen artifizialean oinarritutako teknologietarako sarbidea sustatzeko diseinatutako zerbitzu-sorta bat eskaintzen diena, industrian trantsizio digitalak eta jasangarriak bizkortzeko eta gidatzeko.

Horizonte Redes

NEXUS “Horizonte Redes” ekimenaren barruan sartzen da. 2020an hasi zenetik, ekimen hori ADItech erakundeak koordinatzen du eta Nafarroako Gobernuko Kanpo Ekintza Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen du. Ekimen honen helburua SINAI-ko eragileei eta enpresei “Horizonte Europa” (2021-2027) ikerketarako Europako urte anitzeko esparru-programarako prestatzeak duen garrantzia zabaltzea da, bai eta programa osoan zehar haien parte-hartze jarraitua eta proaktiboa sustatzea ere. Ekimen honen balioa SINAI-ko eragileen eta nafar enpresen eskualdeko interesak Bruselako erabaki eta ekintzekin lotzen dituen lan-metodologia finkatzean datza.

Gogoratu behar da NEXUS “Horizonte Redes” ekimenaren barruan sartzen dela. Ekimen hori ADItech erakundeak koordinatzen du, eta Nafarroako Gobernuko Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza Nagusiak finantzatzen du, 2020an hasi zenetik. Ekimen honen helburua da SINAIko eragileei eta enpresei “Horizonte Europa” (2021-2027) ikerketarako Europako urte anitzeko esparru-programarako prestatzeak duen garrantzia zabaltzea, bai eta programa osoan zehar haien parte-hartze jarraitua eta proaktiboa sustatzea ere. Ekimen honen balioa SINAIko eragileen eta enpresen eskualdeko interesak Bruselako Nafarroako antenekin lotzen dituen lan-metodologia finkatzean datza.



X