Navarra alcanza el máximo número de investigadoras en activo, con 1.452
...
Proiektu honen helburua da I+G+b arloko Nafarroako Sistemak (SINAI) garatzen dituen I+G+b arloko proiektuen edukian genero-dimentsioa txerta dadila sustatzea. Horretarako, ADItechek SINAI zentro guztietako ordezkarien parte hartzea oinarri duten lan-bilerak antolatzen ditu, bai eta arlo horretako hizlari adituekin hitzaldi publikoak ere.
ADItechek, Nafarroako Gobernuko I+G+b arloko zerbitzuarekin lankidetzan, prestakuntza-tailer hau antolatu zuen, SINAIren (eta, bereziki, industria arloko doktoregaien) bikaintasun zientifikoan laguntzen jarraitzeko. Sabine Oertelt-Prigionek, ikerketaren edukian genero-dimentsioan aditua den ikertzaile ezagunak, online tailerra eman zuen.
Bikaintasun zientifikoa sustatzeko helburuarekin, ADItechek eta Barcelona Supercomputing Centerrek (BSC), bikaintasunarekin konprometitutako SINAIko eragile den Navarrabiomedekin batera, egin zuten jardunaldia.
BSCek adibideak eta jardunbide egokiak aurkeztu zituen, nazio-mailan esparru horretan erreferentziazko erakunde den aldetik. Gainera, gaiari buruzko sarrera kontzeptual bat egin zen, Horizonte Europaren proposamen arrakastatsuak idazteko betekizunak jorratu ziren, eta dimentsio hori barne hartzen duten osasuneko eta adimen artifizialeko proiektuak aurkeztu ziren.
Sar zaitez ADItechek, NUPekin eta NBIarekin lankidetzan, antolatutako nazioarteko jardunaldi horietako hitzaldietara. Bertan, hainbat diziplinatan adituak diren nazioarteko adituek ikerketetan genero-dimentsioa txertatzearen esanahia jorratzen dute, bikaintasun zientifikoan laguntzeko eta gizarte osoarentzat onuragarriak diren emaitzak sorrarazteko.
Sar zaitez Londa Schiebinger katedradunaren klase magistral honetan; edozein diziplina zientifikori bikaintasunetik heltzeko oinarrizko kontzeptuak errepasatzen ditu bertan, genero-dimentsioa ikerketa-prozesu osoan txertatuz.
Londa Schiebinger Europako Batzordeko aholkularia da, eta nazioarteko erreferentea genero-dimentsioan zientzian eta teknologian. Harvardeko Unibertsitatean doktorea, Stanfordeko Unibertsitatean zientziaren historiako katedraduna eta Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademiako kide hautatua.
Sar zaitez Gina Rippon neurozientzialariaren hitzaldi honetan. Bertan, jaiotzen garenetik inbaditzen gaituzten estereotipoak erakusten ditu; halaber, erakusten du baldintzapen sozial horrek nola moldatzen duen gure nortasun-zentzua, baita gure burmuinari forma nola ematen dion ere. Izan ere, mundu sexista batek garun sexistak sortzen ditu.
Gina Rippon ikertzaile aitzindaria da neuroirudi kognitiboaren arloan, Astoneko Unibertsitateko (Birmingham, Erresuma Batua) Aston Brain Centerren. “El género y nuestros cerebros: la nueva neurociencia que rompe el mito del cerebro femenino” liburuaren egilea da.
ADItechek egindako eta SAGER jarraibideetan oinarritutako laguntza-gida honek modu sintetikoan aurkezten du I+G+b arloko Nafarroako Sistemako (SINAI) ikertzaileek egin beharreko aurretiazko hausnarketa-prozesua ADItechek koordinatzen dituen eta Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen dituen elkarlanerako proiektuetan bikaintasun-adierazle garrantzitsu bat (genero-dimentsioa) txertatzeko. Era berean, jarraibide horiek edozein motatako I+G+b arloko proiektuetarako edota argitalpen zientifikoetarako balio dezakete.
Deskargatu hemen Nafarroako I+G+b arloko elkarlanerako proiektuetan genero-dimentsioa kontuan hartzeko gida.
Hamarkadak daramatzate galdera horri erantzuten zenbait herrialde aitzindaritan (Norvegia, Suedia edo Kanadan, esaterako); eta herrialde horietan dagoeneko badira zientziaren kalitatea hobetzeko ekimenak, generoaren dimentsioa ikerketaren diseinuan zein haren emaitzen azterketan txertatzea sustatuz. Gure herrialdean duela urte gutxi hasi dira gai hori mahaigaineratzen. Eta Nafarroan?
Bada, Zientzia eta Teknologiari buruzko gure Foru Legeak, 2018an onartuak, eta Europako eta Espainiako ildo estrategikoetan kokatuak, hitzaurrean honakoa adierazten du: “genero-ikuspegia zeharkako kategoria gisa txertatzen da ikerketa zientifiko eta teknikoan, eta kontuan hartu behar da gizonen eta emakumeen arteko berdintasun eraginkorra bermatzeko prozesuaren alderdi guztietan.”
Pentsa daiteke I+G+b arloko eremu batzuetan galdera hori ez dela egokia. Hala ere, guk (emakumeok) uste dugu galdera hori egitea beti dela egokia bikaintasun zientifikoa lortzeko, nahiz eta erantzunak genero-dimentsioko ikerketari bide eman diezaiokeen ala ez. Eta I+G+b arloko Nafarroako gure Sistemari (SINAI) proposatzen diogu serio planteatzea, esparru zientifiko-teknikoa ez baita genero-joerekiko immunea den gotorleku aseptiko bat.
Esaterako, alborapen horien ondorioz, animalia-ereduekin egindako oinarrizko ikerketa gehienak arrengan zentratzen dira eta emeak baztertzen dituzte. Eta horiek arren inguruan ematen dituzten emaitzak orokortu egiten dira emeei buruzko justifikaziorik eman gabe. Are gehiago, emakumeengan sarriago gertatzen diren gaixotasun batzuk animalia arrengan aztertzen dira gehienbat.
Beste alborapen bat autoen inpaktu-probetan aurkitzen dugu; batez besteko gizon baten neurketetan, pisuan eta muskulu-masan oinarritutako proba-maniki estandarizatuekin egiten baitira.
Eta genero-joerak aurkitzen ditugu baita ere adimen artifizialean; alor horretan, Apple, Google eta Amazoneko laguntzaile birtualen algoritmoek genero-estereotipoak are gehiago indartzen dituzte, NBEren duela gutxiko txosten baten arabera.
Eta zer gertatzen da Nafarroan? SINAIn gai horri osotasunean heltzen badiogu, hain gai berritzaile eta funtsezkoa den honetan abangoardia izateko garaiz egongo gara.
Se podrá visitar en la Casa de Cultura hasta el 27 de agosto Esta mañana, la consejera de Universidad, Innovación y Transición Digital del Gobierno de Navarra, Patricia Fanlo, directora general Ciencia, Tecnología e Innovación, Agurtza...
ADItech, Coordinador del Sistema Navarro de I+D+i, SINAI, ha realizado la primera actualización de la “guía para considerar la dimensión de género en proyectos de I+D+i” con el objetivo de facilitar dicho proceso al SINAI, ya que incorporar l...