Proiektu estrategikoak

Proiektu estrategikoak

2018-2020 deialdian, ADItech Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan aritu zen Nafarroako Gobernuak finantzatutako proiektu estrategikoak gizartera hedatzen.

Boletus eta Aurbelec proiektuak irismen luzeko eta teknologia aurreratuko ibilgailu elektrikoen diseinuan oinarritzen dira. Aralar eta e-Hiera energia berriztagarrien erabilera eta biltegiratzea hobetzea helburu duten proiektuak dira. Eta, azkenik, osasunaren arloan, Nagen eta Diana proiektuek DNAren sekuentziazio osoa eta medikuntza aurreratuan duen aplikazioa ikertzen dute.



X