Lekadunen laborantza funtsezkoa da nekazaritza-sistemen jasangarritasunean, lurzoruko bakterioekin nitrogenoa finkatzeko sinbiosia ezartzeko duten gaitasunari esker. Sinbiosi horri esker, nitrogeno-iturri bat lor daiteke airetik eta, hala, ongarri nitrogenatu sintetikoen beharra gutxitu eta ingurumenean duten eragin negatiboa minimizatu.
Hala ere, sinbiosia ezartzea konplexua da, eta azterketa zehatza egin behar da sakon ulertzeko. UMAMIT proiektuan, landareen sustraien eta bakterio sinbiotikoaren arteko mantenugai-trukea nola gertatzen den aztertu dugu. Zehazki, proteinen egiturazko unitatea den aminoazido izeneko molekula batzuen trukea aztertu dugu, Medicago truncatula lekadunean UMAMIT eramaile batzuk erabiliz. Horretarako, landare basatien hazkundea (R108, ezkerrean irudian) hainbat UMAMIT eramailetan itxura eraldatua duten landareenarekin alderatu dugu (eskuinean irudian). Lan horri esker, sinbiosi eraginkorra lortzeko aminoazidoen garraioak landarean duen garrantzia ulertu ahal izan da, eta arlo horretan dugun ezagutzari lagundu diogu.
