TERA-PV


TERA-PV-ek terahertzioen teknologian oinarritutako modulu fotovoltaikoetako material kapsulatzailea ikuskatzeko teknikak garatzea du helburu, ez-suntsitzaileak direnak eta denbora errealean egiten direnak. Teknika horien garapenaren helburua da modulu fotovoltaikoetako alderdi ahulenetako batean konfiantza lortzea; material kapsulatzailean, hain zuzen. Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalak gauzatu dute proiektua. Hiru parametro identifikatu dira material kapsulatzailearen kalitatea ebaluatzeko: lodiera, itsaspena eta polimerizazio-maila.

Parametro horiek neurtzeko terahertzioen espektroskopiako tekniken bidez egindako neurketak ohiko metodo suntsitzaileak erabiliz baliozkotu dira, industria fotovoltaikoan erabili ohi direnak. Horrez gain, proiektuaren bigarren fasean, modulu fotovoltaikoak ikuskatzeko sistemak garatzea planteatzen da, eremurako eramangarriak direnak.

 

Lehen urtean betetze teknikoa egokia izan da, garatutako jarduerek eta bi erakundeen arteko lankidetzak memorian proposatutako helburuetarantz aurrera egitea ahalbidetu baitute. Proiektuaren lehen fasea arrakastaz burutu da. Zehazki, proiektuaren hasiera-data atzeratu egin den arren, aurreikusitako jarduera gehienak burutu dira:

1. WP-a amaitu da. Bertan, lan-protokoloa eta laginak fabrikatzeko eta ezaugarritzeko metodoak zehaztu dira.

2. WP-an, aurreikusitako helburu gehienak bete dira. EVAren hainbat lagin mota aztertu dira THz-en espektroskopiaren bidez, eta lortutako emaitzek aukera eman dute modulu fotovoltaikoen estaldura polimerikoak ikuskatzeko THz-ak erabiltzeko oinarriak finkatzeko. Zehazki, batez ere aurrera egin da kapsulatuen lodiera eta polimerizazio-maila zehaztean. Kapsulatuaren atxikiduraren inguruko azterlanaren kasuan (T.2.2), proiektuaren hasiera atzeratu egin denez (eta, ondorioz, urte hau iraupen laburragokoa izan denez), ezin izan da proiektua amaitu.

 

Garatutako jardueretatik ateratzen den ondorio nagusia da Thz-en espektroskopia teknika esperantzagarria dela modulu fotovoltaikoetan erabilitako kapsulatu polimerikoak ikuskatzeko.


  • Año: 2019
  • Sector estratégico: Industria de la energía verde
  • Líder del proyecto: UNIVERSIDAD PÚBLICA DE NAVARRA
  • Socios del proyecto: CENTRO NACIONAL DE ENERGÍAS RENOVABLES
X