Horretarako, Lurederrak eta CNTAk elkarrekin eta koordinazio handiarekin lan egin dute proiektuaren barruan egindako ekintza guztiak ongi burutzeko. Ildo horretatik, Lurederra arduratu da, lehenik eta behin, testatu beharreko formulazioetan txertatu beharreko nanopartikulak FSP bidez sintetizatzeaz eta ezaugarritzeaz.
Halaber, hautatutako formulazioekin, aplikazioak egin ziren altzairuzko probetetan; ondoren testatzeko, duten bakterio-kontrako eta itsaspen-aurkako gaitasunei dagokienez, CNTAk egindako analisi eta test batzuen bidez.
Proiektuaren azken tarteetan, Lurederrak nanoestaldura esperantzagarrienen eskala pilotuan egindako ekoizpenean jarri du arreta, proiektuan zehar garatutako produktuaren eskaria egiazkoa izango zeneko etorkizuneko benetako egoera bat ebaluatu ahal izateko. Bestalde, CNTAk ahalegin guztiak egin ditu proba pilotu bat egiteko, benetako garbiketa-upel bat saiakuntza-banku gisa erabiliz; era horretan, Lurederrako garapenaren biofilmen aurkako gaitasuna testatzeko.
ANTIMICRAL proiektutik atera daitezkeen ondorioak oso positiboak dira. Mikrobioen aurkako gaitasunari dagokionez, ekoitzitako nanopartikulek zein garatutako formulazioek mikrobioen aurkako gaitasun handia dute, adibidez, E. coliari edo salmonellari aurre egiteko. Gainera, formulazio horiek 20 L-raino eskalatu ahal izan dira, elikagaien industriak etorkizunean izan dezakeen produktu-eskaera aurreikusteko. Azkenik, IV. gamaren azpisektoretik datorren garbiketa-upel bat erabiliz, ondorioztatu ahal izan da biofilmen efektuari aurre egiteko nanoestaldurak nabarmen murriztu duela mikroorganismoak gainazalera atxikitzea.
Azken finean, ANTIMICRAL proiektu honetatik lortutako emaitzek merkatuko hiru produktu dakartzate, bakoitza nitxo desberdin batean bideratua; eta horiek frogatu egin dira efektuari, kostu-bideragarritasunari eta legeriari dagokienez:
- Itsaspen-aurkako estaldura: biofilmaren aurkako efektua lortzera bideratua bereziki
- Mikrobio-kontrako estaldura: efektu biozida lortzera bideratua bereziki
- Efektu bikoitzeko estaldura: itsaspen-aurkakoa eta mikrobio-kontrakoa tratamendu berean