
18 May NanoRC
Minbizia tratatzeko RNA nanoeramaileetan oinarritutako terapia.
Gaur egun, minbizia bigarren heriotza-kausa da mendebaldeko herrialde garatuetan, gaixotasun kardiobaskularren ondoren. Inplikatutako mekanismo biologikoen eta hurbilketa terapeutiko berrien ezagutzan aurrerapen nabarmenak egin diren arren, oraindik ere lehentasun handienetako bat izaten jarraitzen du segurtasun/eraginkortasun balantze egokia duten tratamenduak bilatzeak. NanoRC proiektuaren ardatza minbiziaren tratamendu pertsonalizatua da, mieloma anizkoitza eredutzat hartuta. Horretarako, pazienteen informazio genomiko-transkriptomikotik abiatuta, siRNA espezifiko pertsonalizatuak sortuko dira, eta nanopartikuletan emango dira. Nanoeramaileek degradaziotik babestuko dute RNA, tumore-zeluletara bideratuko dute espezifikoki, eta hura barneratzea ahalbidetuko dute. Tumore-zelulen barruan dagoenean, RNA berariaz lotuko zaio bere dianari, eta nahi den efektu terapeutikoa gauzatuko du. ADItech erakundeak proiektu honetan emandako laguntzari esker, genero-dimentsioa ere txertatu da, bi sexuen premia espezifikoak kontuan hartuta; eta horrek proiektuaren helburua hobeto lortzen laguntzen du. Michigan State University unibertsitateko Morteza Mahmoudi ikertzailearen laguntzari esker gauzatu ahal izan da lana.
