
18 May μBIOMICS
Mikrobio-floraren azterketa multiomikoaren erabilerak osasunaren arloko soluzio bioteknologiko berritzaileen garapenean.
Berriki egindako ikerketen arabera, mikrobio-komunitateek funtsezko zeregina dute giza osasunean. Mikroorganismo horiek (modu kolektiboan mikrobio-flora deritzenak) hainbat gaixotasunen fisiopatologian parte hartzen dute, baita pazienteek tratamendu farmakologikoen aurrean duten erantzunean ere. MicroBiomics-ek (μBiomics) plataforma multiomiko bat eta tresna bioinformatiko multzo bat diseinatu, garatu eta abian jartzea planteatzen du, mikrobio-florak hainbat prozesu patologikotan (digestiboak, autoimmuneak, onkologikoak) duen zeregina orain arte inoiz egin ez den xehetasun-maila batean eta erabat modu berritzailean ezaugarritzeko. Proiektuaren azken helburua bakterio-komunitateak eta horien jarduera identifikatzea da, oinarri bioteknologikoko estrategia terapeutikoak diseinatzeko. ADItech erakundeak proiektu honetan emandako laguntzari esker, genero-dimentsioa ere txertatu da, bi sexuen premia espezifikoak kontuan hartuta; eta horrek proiektuaren helburua hobeto lortzen laguntzen du. Londreseko Imperial College unibertsitateko eta Francis Crick Institute institutuko Irene Miguel-Aliagaren laguntzari esker gauzatu ahal izan da lana.