TERMOFLEX


TERMOFLEX NUPen (INAMAT eta SMART CITIES institutuekin) eta NAITECen arteko lankidetza-proiektua da. Proiektuaren bi urteetan, kimikako, inprimaketa funtzionaleko eta ingeniaritzako 20 ikertzaile eta adituk hartu dute parte. Proiektuaren helburu nagusia gailu termoelektriko malguak garatzea zen. Foku bero batetik korronte elektrikoa sortzeko erabil daitezke gailu termoelektrikoak. Horrela, adibidez, hodi baten beroa aprobetxa daiteke informazioa urrutitik modu autonomoan bidaltzen duen sentsore bat elikatzeko. Sentsorizazioa errazten duen soluzioa da, pilak eta bateriak erabiltzea saihesten baita eta ez baitu mantentze-lanik behar.

TERMOFLEXen berrikuntzetako bat fabrikazio-prozesuan dago, inprimaketa funtzionaleko teknologiak erabili baititugu hura manufakturatzeko. Produktu horrek tinta eroaleak eta itsasgarriak erabiltzen ditu, serigrafia bidez aplikatzen direnak.

 

Bestalde, TERMOFLEX produktu berritzailea da, malgua izatearen berezitasuna duelako. Horrela, gaur egun bideraezinak diren bero-fokuak erabil daitezke. Arropa edo osagarrietan integratzea ere pentsatzen ari gara, horrela ehunei funtzionaltasun berri bat emateko.

 

Urte honetan, gainera, bero-disipadore malgua termoelektriko hibridoaren prototipoan txertatzeko hainbat irtenbide aztertu ditugu. Horrela, produktuaren malgutasuna galdu gabe hobetzen da eraginkortasuna. Oso produktu berritzailea da, eta haren patentagarritasuna ebaluatzen ari gara.


  • Año: 2019
  • Sector estratégico: Movilidad eléctrica y conectada
  • Líder del proyecto: NAITEC
  • Socios del proyecto: Universidad Pública de Navarra (UPNA)
X