REUSECOV 2
Lehenik eta behin, 1. lan-paketean (Laborategi-eskalan garbiketa errazeko propietateak dituen estaldura bat garatzea, tresna mediko-kirurgikoak berrerabiltzea erraztu eta seguruago egingo duena): Garbiketa errazeko ezaugarriak dituen eta substratu metaliko zein plastikoei atxikitzeko gai den bi osagaiko soluzio baten formulazioa optimizatu da. Bestalde, 2. lan-paketean (Osasun-produktu gisa hautagai den estalduraren ebaluazio biologikoa): Hautatutako estalduraren biobateragarritasuna ebaluatu da. Hala, hautatutako formulazioarekin estalitako polikarbonatozko probetetan, honako azterketa hauek egin dira: in vitro zitotoxikotasuna (CCL-1 eta V79), sentikortasuna (in vitro narritadura Epiderm eta sentikortasuna saguan), dermis barneko erreaktibotasuna untxietan, toxikotasun akutua arratoietan eta hemobateragarritasuna (eritrozitoak metatzea eta hemolisia).