RECOOL
Hozte pasiboa estaltze hautakorren bidez hozte erresilientearen estrategia gisa industrian
Esteka interesgarriak:
Hozte pasiboa estaltze hautakorren bidez hozte erresilientearen estrategia gisa industrian
Esteka interesgarriak:
Comunicaciones en congresos
ReCool proiektuak, hozte pasiboa estaldura hautakorrekin industrian hozteko estrategia erresilientek, industria-eraikinen klimatizazioarekin lotutako energia-kontsumoa murrizteko irtenbide bat garatzea du helburu. Gaur egun, ohiko hozteak energia- eta ekonomia-gastu handia eragiten du, baita ingurumenaren gaineko eragin handia ere. Horren aurrean, ReCool proiektuak erradiazioaren hozte pasiboan, hau da, beroa pasiboki xahutzean oinarritutako aukera bat proposatzen du, behar energetikoa murrizteko.
Proiektuaren ideia nagusia da fatxadetan eguzki-erradiazioa selektiboki islatzeko eta erradiazio infragorri gisa beroa igortzeko gai diren material aurreratuekin estalitako xahutze termikoko moduluak jartzea. Espektroari dagokionez hautakorrak diren estaldura horiek aurrerapen nabarmena dira hozte-sistemen sektorean. Izan ere, zuzeneko eguzki-erradiaziopean ere hozteko gaitasunari eusteko aukera ematen dute; orain arte, hozteko gaitasunari eusteko ezintasun horrek murriztu egin du ohiko sistema pasiboen errendimendua.
Lurederra zentroak eta Nafarroako Unibertsitateak osatutako taldeak hainbat etapatan egin du lan modu koordinatuan. Alde batetik, hozte-moduluen hiru prototipo diseinatu eta fabrikatu dira, fatxadetan jartzeko berariaz egokituta. Aldi berean, estaldura funtzional bat garatu da, nanopartikulak sintetizatuz eta aukeratuz eta nanopartikulak substratuan egoki atxiki eta irauteko aukera ematen duen matrize likido bat diseinatuz.
Estaldura jartzea optimizatzeko, hainbat saiakuntza egin dira lainoztatzeko parametroak doitzen (emaria, presioa, tartea eta geruza-kopurua). Probei esker, jokabide termikoa, berotzeko eta hozteko zikloen bidez, eta erradiazio ultramoreen eta ingurune korrosiboen aurkako babesa balioztatu ahal izan dira.
Kanpoko baldintzetan egindako saiakuntzetan, aurretiazko emaitza onak lortu dira, eta egiaztatu da estaldura duten moduluek estaldurarik gabeko moduluek baino errendimendu hobea dutela xahutze termikoari dagokionez. Izan ere, hasieran aurreikusitako 50 W/m2-ko beroaren xahutzeko ratioak gainditu dira.
Oro har, ReCool proiektuak industriaren sektorean hozte-sistema erresilienteak eta jasangarriak erabiltzeko oinarriak ezartzen ditu, eta aukera ematen du ohiko klimatizazio-sistemekiko mendekotasuna murrizteko eta klima-aldaketara egokitutako eraikuntza eraginkorrago baterantz aurrera egiteko.