Karbono-aztarna murriztea mundu-mailako helburua da. Europari dagokionez, 1990eko balioekin alderatuta, 2030ean % 55ean murriztu izatea aurreikusten da. Pertsonen mugikortasunak eragiten du ingurumenerako kaltegarriak diren isurien bolumen handia sortzea. Horregatik, sektore honetan sortzen den karbono-aztarna murrizten laguntzen duen edozein proiektu- edo garapen-motak administrazioek ezarritako murrizketako helburuak lortzearen alde egingo du. Hainbat ikerketatan ondorioztatu denez, garraioak, oro har, Europar Batasuneko CO2 isuri guztien urteko % 25-30a inguru sortzen du. Hala ere, litekeena da ehuneko horiek hankamotz gelditzea, garraioak bakarrik eragindako kutsaduran oinarritzen baitira, eta ez dira kontuan hartzen automobilgintzaren jarduera eta errekuntzako automobilei behar adina gasolina edo gasolio emateko sortutakoa.
Hori dela eta, NAITEC eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artean egindako JASANCAR proiektua proposatu da, mugikortasunaren sektorean karbono-aztarna murrizteko, hiru estrategia bereizi eta, aldi berean, osagarriren bidez.
Batetik, mugikortasunaren sektorearen fabrikazioko prozesuetan ekoitzitako CO2-aren kopurua murriztea, material jasangarri berriak garatuz jatorri naturaleko zuntzekin sendotutako oinarri biologikoko konpositeekin egindako ibilgailuen barruko panelak eta piezak fabrikatzeko. Bestetik, CO2-a murriztea materialak ordeztuz eta pisua murriztuz eta, ondorioz, energia-kontsumoa murriztuz, zuntz luzeko konpositeak inprimatzea bezalako teknologia berrien bidez piezak fabrikatuta. Halaber, ibilgailuaren joan-etorriak aireztapena/klimatizazioa bezalako erabileretarako onartutako aireko CO2-a atzitzeko aprobetxatzea proposatu da, CO2-aren adsortzioan oinarritutako sistema bat garatuz. Gainera, garatutako prozesu eta produktuen bizitza-zikloaren jasangarritasunaren azterketa (LCA) egin da, ingurumenaren gaineko eragina murrizteko eta garapenen eragin sozialak hobetzeko, proiektuaren jasangarritasunaren helburu globalari laguntzeko nahian.
JASANCAR proiektuan lortutako emaitzei esker, hasieran aurreikusitako helburu zehatzak lortu dira:
- Jatorri naturaleko konpositeetarako oinarri biologikoko materialak eta errefortzuko materialak hautatzea.
- Panel formako osagaiak fabrikatzea oinarri biologikoko material horietatik abiatuta.
- 3D fabrikazioko tekniken bidez sendotasun handiko eta pisu txikiko piezak fabrikatzea zuntz luzeko konpositeekin, ibilgailuaren barruko eta kanpoko osagaiak ordezteko.
- Fabrikatutako osagaien ezaugarriak zehaztea eta baliozkotzea, eta gaur egun erabiltzen diren osagaiekin alderatzea, CO2-ko isurien aurrean dituzten abantailak berresteko.
- CO2-ko adsortzio-sistemak garatzea ibilgailuan txertatzeko.
- Garatutako produktuen eta prozesuen bizitza-zikloaren jasangarritasunaren azterketa.
Proiektuan lortutako emaitzak nazioarteko hainbat kongresutan aurkeztu ahal izan da, hala nola SAMPE 2024, IPPT-TWINN 2024, XXIX CICAT 2024, Composites International Conference 2024 eta Design and Engineering Iberia. Gainera, 2025ean eta 2026an argitaratuko diren artikuluak prestatzen ari dira.
Proiektuaren azken balorazio gisa, SINAI sistemako eragileen artean lan egitearen onurak azpimarratu behar dira. Horri esker, bestela sortuko ez liratekeen sinergiak aurki daitezke. Proiektu honetan, bereziki, harremana arina eta konstruktiboa izan da, eta bi aldeek (Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta NAITEC zentroak) oso positiboki hartu dute.