HYPERVEG


Barazki- eta fruta-produktuen kalitatea kontrolatzea oso alderdi kritikoa da. Produktu freskoen kasuan, kontsumitzaileari nahi duen kalitatea eskaintzen zaiola baieztatzeaz gain, produktuaren bizi-denbora baliagarria erabakitzeko aukera ematen du, eta, denbora horrekin, zenbatetsi daiteke noraino hel daitekeen produktu hori kalitate egokiarekin merkaturatzea; eta horrek helburuko merkatua eta enpresen logistika zehazten ditu. Bestalde, elikagai eraldatuak egiteko erabiliko diren lehengaien kasuan, lehengai horien kalitateak eragin izugarria du azken produktuen kalitatean; eta, beraz, prozesu egokienari buruzko erabakiak hartzeko parametro kritikoa da. Proiektuaren helburu orokorra da barazki- eta fruta-produktuen kalitatea kontrolatzen duen eta 4.0 baldintzak (denbora errealean, ekoizpen osoa estaltzen dutenak eta erabakiak hartzeko erabil daitekeen informazioa sortzen dutenak) betetzen dituen teknologia berritzaile baten potentziala ikertzea, hainbat tomate-motaren (tomate udarekara industriarako eta cherry tomatea) kalitate-parametroak monitorizatzeko.

Zehazki, 2018an, irudi-analisiaren eta espektroskopiaren teknikak landu dira, VNIR (400-1000 nm), NIR (900-1700 nm) eta THz (75-110 GHz; 330-475 GHz) bezalako bandak estaltzen dituzten azterketa hiperespektraletan oinarrituta, zenbait parametrotan (esaterako, azaleko kalteak, tamaina, sendotasuna, kolorea, edukia solido disolbagarrietan, azidotasun titulagarria eta heldutasun-indizea) fokalizatuz.

Zehazki, helburu tekniko espezifikoak hauek izan dira:

  • Irudi hiperespektralaren eta THz irudiaren sistema abian jartzea.
  • Tomate motak ikertzea, datuak atzemateko bi sistemen bidez. Proposatutako teknika matrize horietara egokitzea eta erabiltzea, lortutako emaitzak kalitate parametro hauekin identifikatuta:

– Propietate fisikoetako anomaliak (esaterako, azaleko kalteak) detektatzea, izan daitezkeen kalte mekanikoak eta hotzagatiko kalteak zehazteko.

– Tamaina, kolorea eta irmotasuna zehaztea produktuak sailkatzeko eta heldutasun-maila zehazteko.

– Propietate kimikoak (adibidez, edukia solido disolbagarrietan eta azidotasun titulagarria) zehaztea, helburu berberarekin: produktuaren heldutasun-maila adieraztea.

  • Neurketa-sistemaren diseinua, aztertutako produktuei (industriarako tomate udarekara eta cherry tomatea) egokitua.
  • Saiakuntzak egitea, metodologia klasikoaren arabera, arestian aipatutako azterketa-parametroetarako.
  • Metodo klasikoek eta irudi hiperespektralak eta THz-ek zehaztutako azterketa-produktuen kalitatearen arteko loturak ezartzea.

2019an ateratako ondorio nagusiak hauek izan dira:

  • VNIR, NIR eta THz teknologiak egingarriak dira industriarako tomate udarekararen eta cherry tomatearen kalitatea kontrolatzeko.
  • Irudi-prozesatze aurreratuko algoritmoen diseinuari eta garapenari esker, informazio garrantzitsuaren erauzketa optimizatu ahal izan da eta ereduak industria-errealitatera hurbildu ahal izan dira.
  • Aldagai anitzeko analisi estatistikoari esker, proposatutako teknika espektroskopikoen onurak ebaluatu ahal izan dira tomatearen kalitate parametro nagusien iragarpenean. Aurkeztutako emaitzak ikusita, VNIR teknologia nagusitzen da gainerakoen (NIR eta THz) gainetik, tomate udarekararen kalitate parametro gehienen iragarpenean. Cherry tomatearen kasuan, aldiz, NIR teknologia nagusitzen da gainerako tekniken (VNIR eta THz) gainetik.

Prozesu horietan guztietan funtsezkoa izan da bi erakundeetako lantaldeen arteko sintonia eta ulermen ezin hobea; eta, zalantzarik gabe, oso puntu garrantzitsua izan dira proiektuaren arrakastarako.

Proiektuan lortutako aurrerapenaren froga nabariena da, haren emaitzak direla-eta, hiru aurkezpen egin direla estatuko eta nazioarteko konferentzietan, eta 3-4 artikulu egin direla eragin handiko aldizkarietan argitaratzeko (horiek, gaur egun, idazketa-prozesuan daude). Bi erakundeentzat oso interesgarria da emaitzak zabaltzea. Datu horrek bi erakundeen arteko harreman onean eta helburu komunetan sakontzen du.

Ondorengo proiektuetarako, planteatutako helburuak honako hauetan oinarritzen dira:

  • Enpresen beharren araberako prototipo funtzionalak garatzea.
  • Industriaren errealitatean sakontzea.
  • Prototipoak baliozkotzea eta garatutako ereduak hobetzea.

  • Año: 2019
  • Sector estratégico: Alimentación saludable y sostenible
  • Líder del proyecto: Centro Nacional de Tecnología y Seguridad Alimentaria (CNTA)
  • Socios del proyecto: Universidad Pública de Navarra
X