HTSTORAGE


HTSTORAGE proiektuak, hiru urtean zehar, kontzeptu eta osagai berritzaileak garatu nahi izan ditu tenperatura ertain eta altuko biltegiratze termikoa egiteko, energia berriztagarriek duten biltegiratze energetikorako beharrari irtenbideak emateko. Lan-arlo nagusiak bi izan dira:

  1. Gatz urtuen performancea hobetzea. Gatz urtuak biltegiratze termikorako modu bat dira, eguzki-energia termikoko instalazioetan asko erabiltzen dena. Ekonomikoak eta iraunkorrak dira, eta tenperatura tarte zabal batean erabil daitezke (250 eta 600 ºC artean).
  2. PCM (fase-aldaketako materialak) kontzeptuak garatzea, energia-dentsitatea eta metagailuaren portaera termikoa hobetzeko. Fase-aldaketako materialek edo PCMek likido-egoeratik solido-egoerarako aldaketarekin lotutako energia aprobetxatzen dute (energia horri fusio-bero sorra ere esaten zaio). PCMak kapsulatu egiten dira, eta paketatze batean sartzen dira deposituan; hala, beren beroa ematen diote kanpoaldetik dabilen lan-fluidoari.

Garatutako PCM kontzeptuak balioztatzeko, besteak beste, saiakuntza-azpiegitura moldakor bat egin da, 650 ºC-ko tenperaturara irits daitekeen aire-fluidorako. Sistemak honako hauek ditu:

  • Sistemari giro-airea ematen dion haizagailu bat. • Emari-neurgailu bat
  • Airerako erresistentzia-berogailu bat
  • Tenperatura handiko hodi-sare bat
  • Eskala txikiko metagailu bat, material betegarri berritzaileak probatzen dituena • Tenperatura altuko balbulak, metagailua txandaka kargatzeko eta deskargatzeko
  • Presioa eta tenperatura kontrolatzeko eta neurtzeko tresnak

 

Proiektuaren emaitzek aukera eman dute ikerketaren kontzeptuak baliozkotzeko, eta, hala, garapen-ildoak sortzeko. Ildo horiek hurrengo urteetan jarraituko dira, sare elektrikoetarako energia-biltegiratze masibora bideratuta.

 

Sistema horiek beharrezkoak izango dira hurrengo hamarkadan berriztagarriak eskala handian integratzeko energia-sisteman, eskualdeko helburuak eta helburu nazionalak betetzeko.


  • Año: 2019
  • Sector estratégico: Industria de la energía verde
  • Líder del proyecto: Centro Nacional de Energías Renovables (CENER) - Fundación CENER
  • Socios del proyecto: Fundación I+D AUTOMOCIÓN Y MECATRÓNICA – (NAITEC), Universidad Pública de Navarra - Grupo de investigación de Química Inorgánica y L’UREDERRA, Fundación para el Desarrollo Tecnológico y Social
X