FLEXORCSTORAGE
Energia-efizientzia handiko eta kostu apaleko energia-biltegiratze banaturako sistemen garapena, irtenbide termikoetan oinarrituak, Nafarroako Foru Komunitatean-FlexORCstorage.
Esteka interesgarriak:
Energia-efizientzia handiko eta kostu apaleko energia-biltegiratze banaturako sistemen garapena, irtenbide termikoetan oinarrituak, Nafarroako Foru Komunitatean-FlexORCstorage.
Esteka interesgarriak:
Artículos científicos
Comunicaciones en congresos
Proiektuaren helburua da energia biltegiratzeko sistemen kontzeptuak garatzea, tenperatura altuko biltegiratze termikoan eta turbina-sorgailu sinkronoak (lurruna eta Rankine ziklo organikoa) dituzten Rankine zikloetan oinarrituta, autokontsumorako eta energia berriztagarrien sare elektrikoan txertatzeko oso malgutasun handiarekin. Kontzeptuaren berritasuna, egungo egoeraren aldean, bildutako energia guztia aprobetxatuz Rankine zikloko kondentsazio-beroa berrerabiltzen duen tenperatura baxuko biltegiratze bat da. Kondentsazio-bero hori ingurura galtzen da edo ibaietara edo beste ur-masa batzuetara bidaltzen zaie, zentral termiko konbentzionaletan eta ziklo konbinatuko zentraletan.
Zehazki, kontzeptua da energia modu termikoan biltegiratzea, tenperatura altuan, beroa nahiz elektrizitatea sor dezakeena, eta honako abantaila hauek dituena:
Sistema horiek autokontsumoaren merkatura eta energia berriztagarrien soberakinen biltegiratzera/kudeaketara bideratuta daude. Proiektuak honako jarduera hauek barne hartu ditu, bai hobekuntzen eta berrikuntzen bilaketari eta ikerketa kontzeptualari dagokienez, bai prototipoen diseinu, eraikuntza eta saiakuntzei dagokienez.
Kontzeptu grafiko bat honako hau izan daiteke, proposamenetik aterata:

Honako hauek dira azpisistema nagusiak:
Sistema moldakorra da:
Proposatutako sistemak energia berriztagarriak kostu txikian biltegiratzeko etorkizuneko konponbide teknologiko bat eskaintzen du. Hala, % 100ean berriztagarriak diren barrutiak ahalbidetuko ditu, energia-biltegiratzearen kostu txikiarekin eta, aldi berean, urte osoan eskari elektriko eta termikoari erantzungo zaio.