NANOUPTAKE

NANOUPTAKE

2018– 2019. Nanofluidoak merkatura iristeko oztopoak gainditzeko (COST Action CA15119) Nanouptake proiektuaren helburu nagusia da I+Gko erakundeek eta eremu horretako industria garrantzitsuek osatutako Europako sare bat sortzea nanofluidoak material aurreratu gisa garatzeko eta sustatzeko ahaleginak bateratzeko, bero-transmisore/biltegiratzaile termiko gisa erabil daitezen horiek aplikagarriak izan daitezkeen sistemen eraginkortasuna nabarmen areagotzeko.

Nanofluidoak garatuz, prestakuntza teknologikoaren maila areagotuz (ingelesezko TRL siglekin ezagutzen da) eta merkatura iristea galarazten duten oztopoak gaindituz, Nanouptake proiektuak energia eta klimaren Horizonte 2020 programari lotutako Europako helburuak lortzen lagundu nahi du (3. gizarte-erronka, energia segurua, eraginkorra eta garbia, eta 6. gizarte-erronka, klimaren aldeko kintza, ingurumena, eta baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna). 21 herrialdetako 37 erakundek baino gehiagok osatzen dute Nanouptake proiektua, eta 2016ko urrian jarri zen martxan. Helburu nagusia lortzeko, jarraian aipatzen diren helburu zehatzak ezarri ziren, eta 2020aren amaierarako jarri zen horiek lortzeko epemuga:

  • Nanofluidoen prestakuntzaren eta ezaugarriak zehaztearen inguruko adostasun batera iristea, hornikuntza-kate osoa kontuan hartuta.
  • Oinarrizko ikerketaren ezagutza industriara transferitzea bizkortzea, erabilera industrialetan nanofluidoak erabiltzean aurkitzen diren oztopoak identifikatuz eta landuz.
  • Gune ireki bat sortzea, alorreko ikerketa berriak Nanouptake proiektuaren COST Action ekintzan sar daitezen.

Urteak: 2018 – 2019. ADItech erakundeak gonbidatu gisa parte hartu zuen lantaldeetan, eta SINAI sistemako eragileen parte-hartzea sustatu zuen proposamenak eta proiektuak egiteko.



X