2014an, ADItech erakundeko nazioarteko arloak Europako Profesionalen Komunitatea sortu zuen, gaur egun “Comunidad Europa” izenez ezagutzen dena. Parte hartzeko irekita dagoen talde hori Europako proiektuen kudeaketa-bulegoetako teknologoek, ikertzaileek eta aditu profesionalek osatzen dute, nagusiki Europako teknologia- eta ikerketa-zentro eta unibertsitate aktiboenetan daudenak (adibidez, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea, NAITEC, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala, Nafarroako Industriaren Elkartea, Teknologiako eta Elikagaien Segurtasuneko Zentro Nazionala, LUREDERRA, NAVARRABIOMED eta CIMA).
Urtero topaketak egiten dira. Horietan, profesionalen komunitate hori biltzen da, eta gonbidatu bereziek ere parte hartzen dute, esaterako, Europa mailan garrantzitsuak diren sare, plataforma eta ikerketa-zentroetako ordezkariek. Komunitate horrek parte-hartzaileen arteko elkar ezagutza, ikaskuntza eta lankidetza sustatzen ditu, baita jardunbide egokien trukea ere, arrakastako kasuetan zein “arrakastarik gabeko” kasuetan.