ADItech fundazioak Europako hainbat proiektu koordinatu eta horietan lagundu du azken urteotan, SINAI sistemako eragileen eskutik.
“Comunidad Europa” taldearen urteroko topaketetan, “Horizonte Redes” ekimenean eta ADItech erakundeak Bruselan duen agerpen eraginkorrean oinarrituta, SINAI sistemako zenbait eragile eta enpresatarako interesgarriak diren proiektuak edo ekimenak identifikatzen dira. ADItech erakundeko nazioarteko arloaren lana bi eremutara bideratuta dago: batetik, Europako proiektuetan eragileen parte-hartze taldekatuaren bidez lor daitekeen zuzeneko finantzaketaren eremura; eta, bestetik, eskualdearen eta bertako eragileen ahalmena eskualde-mailako baina izaera europarreko ekimenetan garatzearen eremura. Azken horiek eskualdeko eragileen palanka-efektu handiagoa lortzeko oinarriak jarri ohi dituzte.
IRIS - European Digital Innovation Hub
enero 2023 - diciembre 2025
2023ko urtarrila - 2025eko abendua Nafarroako Berrikuntza Digitalaren Gunearen IRIS EDIH (European Digital Innovation Hub) sarearen koordinatzailea da ADItech. Europako proiektua koordinatzeaz eta 23 erakundek osatutako taldeaz arduratzen da, baita Europako Batzordearekiko harremanaz ere, eta zortzi lan-paketeetatik hiru zuzentzen ditu.
ver más

IRIS EDIH sareak adimen artifizialean, superkonputazioan eta doitasunezko medikuntza pertsonalizatuan espezializatutako zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresei eta erakunde publikoei, bai eskualde mailan, bai estatuko eta Europako mailan. IRIS EDIH sareak, irabazi asmorik gabe, azpiegiturak, gaitasunak, aholkularitza, prestakuntza, talentua erakartzea, guneak eta zerbitzuak eskaintzen ditu, enpresa txiki eta ertainen, Administrazioaren eta gizartearen berrikuntza eta digitalizazioa errazteko. Horren guztiaren helburua da industriaren lehiakortasuna hobetzea, erakunde publikoen digitalizazio-maila handiagorantz aurrera egitea eta, azken batean, gizartearen ongizatea hobetzea.
INKREASE
2017 - 2021
2017- 2021 INKREASE (INnovation and Knowledge for Regional Actions and SystEms, ingelesezko sigletan) proiektuaren helburu nagusia eskualdeko lehiakortasuna areagotzera bideratutako berrikuntza aktibatzeko politikak eta programak hobetzea da, negozio- eta ikerketa-sektoreen arteko elkarrizketa eta lankidetza sustatuz. Hori lortzeko, bazkideak I+G inbertsio pribatuak erakartzen saiatuko dira, balio-kate berriak sortzea sustatuko dute RIS3 estrategien arabera, eta zehaztutako espezializazio-arloetan emaitzak ustiatzeko tokiko “komunitateak” ezarriko dituzte.

ADItech proiektu honetako bazkide da, eta SINAI sistemako beste eragile batzuen parte-hartzea errazten du Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. INKREASE proiektuak bost urteko iraupena izango duela aurreikusi da, eta bi fasetan banatuko da: lehenengo fasea, hiru urtekoa, zehaztutako ekintza-planak garatzeko izango da eta, bigarrena, bi urtekoa, zehaztutako ekintza-planak txertatzeko. 2 milioi euro inguruko (2.042.041 €) aurrekontua du, eta Interreg Europe programak % 80tik gora finantzatuko du. INKREASE eta bere helburuak Interreg Europe programaren 2015eko deialdiaren barruan kokatzen dira eta, zehazki, banatzen den lehentasunezko lau lan-arloetatik, ikerketa eta berrikuntzaren arloan. Interreg Europe programak, eskualdeen arteko lankidetza-programa den aldetik, aukerak ematen ditu Europa osoko tokiko eta eskualdeko agintari publikoek ideiak eta esperientziak partekatzeko eta, hala, haien ekintza-politiketan hobekuntza zehatzak egiteko. Italiako Emilia-Romagna eskualdea arduratzen da proiektua koordinatzeaz, Industria, Garraio eta Turismo Zuzendaritza Nagusiaren bidez, ASTER Eskualdeko Berrikuntza Agentziarekin batera parte hartzen duena. ADItech erakundeaz gain, honako hauek dira proiektuaren beste bazkide batzuk: ECOPLUS, Austria Behereko eskualdearen Negozioko Agentzia, Erdialdeko Danimarkako eskualdea, Hungariako PANNON Negozio Sareen Elkartea, Lituaniako MOSTA (Ikerketa eta Goi-mailako Hezkuntzaren Azterketarako eta Monitorizaziorako Zentroa) eta Bretainiako eskualde frantsesa, Bretagne Development Innovation erakundearen bidez. Gainera, eskualde mailako dinamizaziorako ekintzak eta bazkideen arteko informazio-trukeak izango ditu ezaugarri proiektuak, eta horiek bermatuko dute helburuak eraginkortasun handiagoz lortuko direla.
Proiektuaren webgunea: www.interregeurope.eu
NET MARKET FLUIDICS
2016 - 2018
2016 - 2018. “Merkatura bideratutako sare bat sortzea mikro eta nanofluidika Europako merkatuan txertatzeko oztopoei aurre egiteko” izenekoa “Nanoteknologia, Materialak eta Prozesu Aurreratuak” lan-programaren barruan Europako Batzordeak egin zuen deialdiaren proiektu irabazleetako bat izan zen.

Proiektua ADItech korporazio teknologikoak koordinatu zuen, eta hainbat herrialdetako bederatzi bazkidek osatutako talde batek parte hartzen du. Talde horrek sektorean lan egiten duen balio-kate osoa hartzen du, eta bi talde handitan bana daiteke; horietako bat ikerketa-erakunde garrantzitsuek eta zentro teknologikoek osatzen dute, hala nola CNRS (Frantziako Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionala), Erresuma Batuko Leeds-eko Unibertsitatea, DTU (Danimarkako Unibertsitate Teknikoa) eta CEMITEC (Industriarako Teknologien Diziplina Anitzeko Zentroa, ADItech korporazioan parte hartzen duena). Beste taldea da proiektuari industriarekiko ikuspegia eta sarbidea ematen dizkiona. Lau bazkidek osatzen dute: NIA (Industria Nanoteknologikoaren Europako Elkartea), ENNA (Nanozientzien eta Nanoteknologien Europako Elkartea) eta INL (Portugalgo Nanoteknologiaren Laborategi Iberikoa) EUMAT (Materialen Ingeniaritzaren eta Teknologia Aurreratuen Europako Plataforma) erakunderako bitarteko gisa eta CSM (Italiako Materialen Ikerketa Zentroa) Europako irismena ere duen A4m (Alliance for Materials) erakunderako bitarteko gisa. Net-Market-Fluidics proiektuak Europar Batasuneko H2020 ikerketako eta berrikuntzako programaren finantziazioa jasotzen du, 685775. zenbakia duen lankidetza-hitzarmenarekin.
NMF proiektuari buruzko informazio gehiago: netmarketfluidics.eu
I4MS
2015 – continuando actualmente en 2021 como una red de colaboración
2015 – gaur egun; 2021etik lankidetza-sare gisa jarraitzen du. I4MS 2013an abian jarri zen ekimen globala da, eta Europako Batzordeak finantzatzen du 7. esparru-programan eta Horizonte 2020 ekimenean parte hartzen duten proiektuen bidez. Ekimen honen helburu nagusia da Europako enpresa txiki eta ertainek haien fabrikazio-prozesuetan informazioko eta komunikazioko teknologia aurreratuak (robotika, laserra, simulazio aurreratua, sistema ziberfisikoak edo gauzen interneta) txertatzea, berrikuntzarako gaitasuna eta lehiakortasuna hobetzeko.

Europan aitzindariak diren erakundeen artean osagarritasunak bilatu nahi dira, eta balio handiko eskuratutako ezagutza bateratu hori gero enpresa txiki eta ertainetan txertatu nahi da praktikara eramaten diren enpresetan berez eragin handia duten eta errepikatzeko aukera handia duten jarduera zehatz eta gidatuen bidez. Orain arte, gure herrialdeari dagokionez, Euskadik, Galiziak, Madrilgo Erkidegoak eta Aragoik parte hartzen zuten, eta aurten sartu dira Errioxa, Asturias, Katalunia, Valentziako Erkideagoa eta Kanariak, baita Nafarroa ere. Ekimenari buruzko informazio gehiago: https://i4ms.eu/. ADItech erakundeak I4MS ekimenean parte hartu zuen Nafarroako proposamena koordinatuz Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Industriaren Elkartearekin lankidetzan. I4MS ekimenaren testuinguruan, BEInCCPS (www.beincpps.eu) proiektuaren barruan garatu zituen ADItech erakundeak bere jarduerak. Urteak: 2015 – gaur egun; 2021etik lankidetza-sare gisa jarraitzen du.
PORTASAP
2017 - 2019
2017- 2019. PortASAP Europako proiektua COST Action programaren barruan kokatzen da. ADItech korporazio teknologikoa, CEMITEC zentroarekin (Industriarako Teknologien Diziplina Anitzeko Zentroa) eta CNTA zentroarekin (Teknologiako eta Elikagaien Segurtasuneko Zentro Nazionala) batera, biak ere korporazioaren partaideak, 2017ko ekainaren hasieran COST Action ekintzaren PortASAP proiektuan sortutako lantaldeetako kide aktiboak dira.

ADItech erakunde arduraduna da Nafarroako zentro teknologikoek eta ikerketa-zentroek horrelako Europako sareetan parte hartzea dinamizatzeko, aukerak bilatzea sustatuz. Zehazki, PortASAP proiektuaren (Plataforma Analitiko Eramangarriak, Eskuragarriak eta Errazak Sustatzeko Europako Sarea) helburu nagusia da kostu txikiko gailu analitikoak sustatzeko Europako plataforma bat sortzea. Era berean, bere eramangarritasuna lortzea bilatuko da, lantokian edo landan erabiltzeko eta erraz garraiatzeko aukera emanez. Hori guztia, erabilerraztasuna arriskuan jarri gabe, eta adituak ez direnek erabiltzeko moduan. Parte-hartzaileek 2021eko erdialdera amaitzea aurreikusita dagoen arte lan egingo dute, gailu horien diseinuko, fabrikazioko eta banaketako faseei buruzko informazio zehatza jasoko duen Europako ibilbide-orri bat ezartzeko. Ikerketan eta industrian nahastuta dauden arloetako profesionalek (bereizketako zientziak, ingeniaritza, kimika eta kimika analitikoan esperientziarik ez duten amaierako erabiltzaileak dituzten beste arlo zientifiko batzuk, eta tresnen fabrikatzaileak, besteak beste) osatuko dute sare hori. Gaur egun, Europako 16 herrialdetako 27 erakunde baino gehiago ditu. PortASAP proiektuaren helburu zehatzak honako hauek dira:
Nazioz gaindiko sare bat sortzea, diziplina anitzeko zientzialariek amaierako erabiltzaileekin batera lan egin ahal izateko konponbide analitiko berriak, hautakorrak, sentikorrak, eskuragarriak eta eramangarriak bilatzeko;
Azterketako teknikak eta paradigmak egungo behar eta mugetara egokitzea;
Enpresa txiki eta ertainek Europan tresna analitiko modernoen diseinua eta erabilera sustatzea. Ekintzak, sektorean sareak sortzea errazteaz gain, lantaldearen garapen zientifiko-teknologikoa ziurtatuko du eta bere zeregina sustatuko du.
Proiektuak COST Action Europar Batasunaren programaren finantziazioa jaso du, CA16215 lankidetza-hitzarmenarekin.
Urteak: 2017 – 2019.
NANOUPTAKE
2018 – 2019
2018– 2019. Nanofluidoak merkatura iristeko oztopoak gainditzeko (COST Action CA15119) Nanouptake proiektuaren helburu nagusia da I+Gko erakundeek eta eremu horretako industria garrantzitsuek osatutako Europako sare bat sortzea nanofluidoak material aurreratu gisa garatzeko eta sustatzeko ahaleginak bateratzeko, bero-transmisore/biltegiratzaile termiko gisa erabil daitezen horiek aplikagarriak izan daitezkeen sistemen eraginkortasuna nabarmen areagotzeko.

Nanofluidoak garatuz, prestakuntza teknologikoaren maila areagotuz (ingelesezko TRL siglekin ezagutzen da) eta merkatura iristea galarazten duten oztopoak gaindituz, Nanouptake proiektuak energia eta klimaren Horizonte 2020 programari lotutako Europako helburuak lortzen lagundu nahi du (3. gizarte-erronka, energia segurua, eraginkorra eta garbia, eta 6. gizarte-erronka, klimaren aldeko kintza, ingurumena, eta baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna). 21 herrialdetako 37 erakundek baino gehiagok osatzen dute Nanouptake proiektua, eta 2016ko urrian jarri zen martxan. Helburu nagusia lortzeko, jarraian aipatzen diren helburu zehatzak ezarri ziren, eta 2020aren amaierarako jarri zen horiek lortzeko epemuga:
Nanofluidoen prestakuntzaren eta ezaugarriak zehaztearen inguruko adostasun batera iristea, hornikuntza-kate osoa kontuan hartuta.
Oinarrizko ikerketaren ezagutza industriara transferitzea bizkortzea, erabilera industrialetan nanofluidoak erabiltzean aurkitzen diren oztopoak identifikatuz eta landuz.
Gune ireki bat sortzea, alorreko ikerketa berriak Nanouptake proiektuaren COST Action ekintzan sar daitezen.
Urteak: 2018 – 2019. ADItech erakundeak gonbidatu gisa parte hartu zuen lantaldeetan, eta SINAI sistemako eragileen parte-hartzea sustatu zuen proposamenak eta proiektuak egiteko.
inDEAL
2017 - 2019
2017- 2019. Proiektuaren helburu nagusia mota horretako sareen eraginkortasun globala hobetzea da. Nazioartean “District Heating & Cooling System” (DHCS) izenez ezagutzen den berokuntza- eta hozte-sistema bat da. Beroa eta hotza modu zentralizatuan ekoiztean eta lurpeko hodien sistema baten bidez banatzean, gasarekin, urarekin, elektrizitatearekin edo telekomunikazioekin egiten den bezala, oinarritzen da.

Mota horretako sareak eraikinetako berokuntza-sistema zentralizatuetatik bereizten dituena da eraikin bat baino gehiagotarako balio dutela, batzuetan herri oso bat hartu arte, eta hodiak kaleetako edo auzoetako gune komunetako zoladuraren azpitik igarotzen direla. Berokuntza-sistema honek abantaila batzuk ditu beste batzuen aldean. Izan ere, banakako galdarek baino askoz errendimendu handiagoak lortzen ditu eta, hala, hobeto aprobetxatzen da erregaia eta berotegi-efektuko gasen isuriak murrizten dira; energia-hornitzaileetatik salneurri baxuagoak lor daitezke, kontsumo handiko zentral termikoa denez negoziazioko ahalmen handiagoa baitu; eta sisteman beste energia-mota batzuk erabiltzeko aukera ematen du, hala nola berriztagarriak (biomasa, geotermikoa, eguzki-energia termikoa eta abar) eta industriaren prozesu termikoetako hondakinak (hozte naturala, hurbileko industrian soberan dagoen beroa edo hotza, beroaren eta hotzaren ekoizpen konbinatua eta abar), edo elektrizitatea sortzetik (baterako sorkuntza) erabiltzeko aukera. INDEAL proiektuaren helburua da hiriko sareen eraginkortasuna hobetzea sistema automatizatzearen bidez. Hori lortzeko, sarea monitorizatzeko teknologiak, eskaria eta eguraldia iragartzeko algoritmoak, eta erabakitzeko eta sistema kontrolatzeko algoritmoak erabili nahi dira. Gainera, hodiaren diseinu berritzailea eta material isolatzaile jasangarria ere lantzen ari dira proiektuan. Horrekin guztiarekin, sistemaren energia-eraginkortasun osoa handitu nahi da eta, horrekin batera, beroaren eta hotzaren eskaria bidezkotasunez banatu. INDEAL urrats garrantzitsua izango da berokuntza- eta hozte-sareen sistema adimendunak gehiago erabiltzen eta energia berriztagarriak, hondakinak eta energiaren biltegiratzea txertatzen laguntzeko. Industriarako Teknologien Diziplina Anitzeko Zentroa da proiektuaren bazkide gisa parte hartzen duen erakundea, eta ADItech erakundeak hirugarren bazkide gisa jarduten du, proiektuaren teknologia transferitzeko planaz arduratuz, emaitzak ustiatzeko eta itzulkinak bilatzeko jardueren esparruan. Urteak: 2015 – 2018.
INDEAL proiektuari buruzko informazio gehiagorako. proyecto INDEAL