
18 May BIOHEART
Bioingeniaritza aurreratua bihotz-ehuna garatzeko eta bihotzaren toxikotasuna aztertzeko eta hautemateko.
Proiektu honen erronka da laborategian giza bihotz-ehuna lortzeko, bihotz txikiak zein organo osoak, aukera ematen duen 3D inprimatzearen eta biomaterialen teknologian aurrerapauso bat ematea, eta balioa ematea bihotzaren toxikotasuna goiz hautemateko plataforma eraginkor eta berritzaile gisa. Helburua da Nafarroa berrikuntza-nodo gisa kokatzea giza bihotz-ehun bioartifizialen biofabrikazioko eta ekoizpeneko teknologiaren garapenean, eta horiek erabiltzea bihotzaren toxikotasunaren proba industrialetarako eta (aurre)klinikoetarako. Proiektu honetako taldeak hainbat gaitasunetako bihotzaren toxikotasuna probatzeko plataformak diseinatzeko, garatzeko, fabrikatzeko eta txertatzeko tresna teknologikoak eta biomedikoak garatuko ditu, eta eraginkortasunez ebaluatuko du haien balioa. Horiek abangoardiako teknologietan oinarrituko dira, hala nola giza iPSC zelula amak, erabilera anitzeko 3D inprimatzea, biomaterialak eta blastozistoa osatuz gizatiartutako bihotzak in vivo sortzea. ADItech erakundeak proiektu honetan emandako laguntzari esker, genero-dimentsioa ere txertatu da, bi sexuen premia espezifikoak kontuan hartuta; eta horrek proiektuaren helburua hobeto lortzen laguntzen du. Texas Heart Institute institutuaren Lourdes Chacon-Alberty ikertzailearen laguntzari esker gauzatu ahal izan da lana.
